Udaleko erabakiguneetan genero arrakalarekin amaitzea eskatu dugu

Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioak proposamen bat aurkeztuko du osteguneko udalbatzarrera, udalaren erabakiguneetan dagoen genero arrakala gainditzeko asmoz.

Elkarrekin koalizioak Administrazio Kontseiluetan emakumeen parte-hartzea gutxienez % 50 bermatzeko ekintzak egiteko eskatu dio Gobernu Batzordeari, bai Udalaren partaidetza duten erakundeetan, bai bere mendeko sektore-kontseiluetan.

Carmen Muñoz zinegotziak azaldu du oraindik ere “emakumeen parte-hartzearen %30era ere iristen ez diren” kontseilu asko badaudela. “Beraz, uste dugu garrantzitsua dela Udalak konpromiso irmoa hartzea emakumeen ordezkaritza eskasarekin amaitzeko”, adierazi du.

Bere proposamenean, Elkarrekin Podemos-IUk nabarmendu du Udalak, administrazio publikoa den aldetik, konpromisoa hartu behar duela “emakumeek beren eskumeneko esparruetan duten ordezkaritza faltarekin amaitzeko, hala nola Udalak parte hartzen duen erakundeetan, bai eta udal-kontseilu sektorialetan ere”. Koalizioak bere organoen eraketa berritik abiatuta egiteko eskatu dio, aurtengo ekainean hasiko den agintaldi berrian. Hala, taldeak “gutxienez %50eko emakumeen parte-hartzea bermatuko duen konpromisoa” eskatu du.Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioak proposamen bat aurkeztuko du osteguneko udalbatzarrera, udalaren erabakiguneetan dagoen genero arrakala gainditzeko asmoz.

Elkarrekin Podemos-IUk Administrazio Kontseiluetan emakumeen parte-hartzea gutxienez % 50 bermatzeko ekintzak egiteko eskatu dio Gobernu Batzordeari, bai Udalaren partaidetza duten erakundeetan, bai bere mendeko sektore-kontseiluetan.

Carmen Muñoz zinegotziak azaldu du oraindik ere “emakumeen parte-hartzearen %30era ere iristen ez diren” kontseilu asko badaudela. “Beraz, uste dugu garrantzitsua dela Udalak konpromiso irmoa hartzea emakumeen ordezkaritza eskasarekin amaitzeko”, adierazi du.

Bere proposamenean, Elkarrekin Podemos-IUk nabarmendu du Udalak, administrazio publikoa den aldetik, konpromisoa hartu behar duela “emakumeek beren eskumeneko esparruetan duten ordezkaritza faltarekin amaitzeko, hala nola Udalak parte hartzen duen erakundeetan, bai eta udal-kontseilu sektorialetan ere”. Koalizioak bere organoen eraketa berritik abiatuta egiteko eskatu dio, aurtengo ekainean hasiko den agintaldi berrian. Hala, taldeak “gutxienez %50eko emakumeen parte-hartzea bermatuko duen konpromisoa” eskatu du.