Gasteizko Udala konprometitzea nahi du Bustaldeko etxeak birgaitu eta alokairu sozialean jartzeko eta botatzea behin betiko baztertzeko

  • Udal taldea beldur da instituzioek (udalak eta Eusko Jaurlaritzak) hitzarturiko 42 etxeak birgaitu beharrean bota egingo dituztela, Olarizuko etorbidekoekin gertatu bezala
  • “Urteetan atzeratuz joan dira, eta orain obrak abiatzeko behar den moldaketa urbanistikoarekin enkistatuta gaude. Urtaranen gobernuak aukera izango du udalbatzarrean erakusteko egiaz zeren alde ari den, edo alokairu sozialaren alde, hain beharrezkoa gure hirian eta 9.000 eskatzaileko zerrenda duena, edo errentagarritasun ekonomikoaren alde”, azpimarratu du bozeramaileak, Óscar Fernándezek

Elkarrekin Vitoria-Gasteizek (Podemos-IU-Berdeak EQUO) proposamen bat defendatuko du datorren udalbatzarrean Eusko Jaurlaritzak eta udalak hitzarturiko erabakia blindatzeko eta hala Bustaldeko 42 etxeak birgaitu eta alokairu sozialean jartzeko.

Proiektua hainbeste atzeratu denez (lau urte) eta HAPOaren aldaketa urbanistikoa onartu gabe hilabeteak daramatzatenez —bost blokeetatik lau ordenaziotik kanpo baitaude—, udal taldea beldur da hitzarmena izenpetu zuten instituzioek iritziz aldatu dutela eta etxeak birgaitu beharrean eraisteko arriskua dagoela. Antzekoa gertatu zen Olarizuko etorbideko etxeekin. Txosten teknikoen arabera, etxe haiek egitura aldetik botatzeko bezain oker ez bazeuden ere —guztiz konpontzeko moduko gabezia batzuk baino ez—, lurrera bota zituzten nola eta etxeok berak birgaitzeko programako aurrekontuarekin (940.000 euro). Gobernuak nahiago izan zuen eraitsi eta lurrera botatzen dirua gastatu, birgaitu baino.

Hori dela eta, prozedura hori berriz gertatzeko, Elkarrekin taldeko bozeramaile Óscar Fernándezek EAJren eta PSEren (eta gainerako korporazioaren) konpromisoa bilatuko du udalbatzarrean, lurrera botatzearena baztertua geldi dadin, birgaitzeko hitzarmena berrets dezaten eta prozesua arindu egin dezaten; horrela, urtea amaitu baino lehen, onespen urbanistikoa eman eta obrak beste atzerapenik gabe abiatuko dituzte. “Urteetan atzeratuz joan dira, eta orain obrak abiatzeko behar den moldaketa urbanistikoarekin enkistatuta gaude. Urtaranen gobernuak aukera izango du udalbatzarrean erakusteko egiaz zeren alde ari den, edo alokairu sozialaren alde, hain beharrezkoa gure hirian eta 9.000 eskatzaileko zerrenda duena, edo errentagarritasun ekonomikoaren alde”, azpimarratu du Elkarrekin taldeko bozeramaileak, Óscar Fernándezek