- Marriturri bulebarko parkinean iragarri dute obra, trafikoko gune beltzetako batean; hortaz, aparkalekua zabalduz gero, are gehiago handituko litzateke eremuko ibilgailuen zirkulazioa
- “Esku hartzea ez da koherentea industrialdeko mugikortasun planarekin, zeinak ezartzen baitu helburu espezifiko gisa lantokietara joaten diren ibilgailu pribatuak gutxitu egin behar direla berotegi efektuko gasen igorpenak gutxitzeko”, dio taldeko bozeramaileetako batek, Óscar Fernándezek
- Bereziki Mercedeserantz eta oro har Jundizerantz doazen langileen desplazamenduak errazteko, industrialde horretarako espezifikoki den 11. autobus linea elektrikoaren proiektua erreskatatzea proposatu zuen
Elkarrekin taldeak Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeak (Podemos- IU- Berdeak EQUO) Mercedes enpresaren aparkalekuaren hedapena geldiarazteko eskatu du; izan ere, ez dago mugikortasun txostenik esku-hartze hori justifikatzen duenik. Aldaketa urbanistikoa onarturik —zeinetan gobernuak PPren babesa izan baitzuen—, asteazkeneko Ogasun Batzordean landuko da aparkalekuaren hedapenean aurrera egiteko hurrengo izapidea, hau da, partzelaren kalifikazio juridikoaren onarpena.
Batzorde horretan, Óscar Fernándezek mugikortasun txostena eskatuko du; txosten horretan justifikatu beharko da hedapena, eta, txostena jaso bitartean, prozesua geldiarazita egongo da. Fabrikaren aparkalekuko obra aparkaleku ondoan dagoen 14.293 metro koadroko partzela batean egiteko da. Areatza kalearen eta Marriturri Bulebarraren artean; hain zuzen ere, hiriko trafiko gune beltzetako batean. Udal taldearen ustez, eremua lehendik dago desplazamendu bolumen handiarekin saturatua, eta zirkulazioa are gehiago saturatuko litzateke aparkalekua zabalduz gero.
Elkarrekin taldearen iritziz, ibilgailu pribatuak ez erabiltzeko neurrietan aurrera egin beharrean eta Mercedeseko langileen eskariei erantzuteko garraio publikoaren erabilera bultzatu beharrean —erakutsi baitute autobusa erabiltzeko borondatea dutela—, jarraitzen dute 80-90eko urteetako mugikortasun eredu zaharkituak ezartzeko setan. “Zeharka, autoa erabili behar dela ariko gara esaten. Esku hartzea ez da koherentea industrialdeko mugikortasun planarekin, zeinak ezartzen baitu helburu espezifiko gisa lantokietara joaten diren ibilgailu pribatuak gutxitu behar direla berotegi efektuko gasen igorpenak gutxitzeko”, dio Elkarrekin taldeko bozeramaileetako batek, Óscar Fernándezek.
Bereziki Mercedeserantz eta oro har Jundizerantz doazen langileen desplazamenduak errazteko, industrialde horretarako espezifikoki den 11. autobus linea elektrikoaren proiektua erreskatatzea proposatu zuen udal taldeak. Proiektu horrek hiriaren ekialdea eta mendebaldea konektatzen zituen Salburuko Martxoak 8 etorbidean abiatuta eta Zabalganean eta Jundizen amaituta, baina azkenean baztertu egin zuen gobernuak 2019an.