Berdeak EQUOk ohartarazi du Tapiak salburuak energia aurrezteko Gobernuaren dekretuari eskatzen dion malgutasunak murrizketa gogorragoak ekar diezazkiokeela neguan herritar ahulenei

  • Euskadiko Alderdi Berdeak Gobernu zentrala kritikatzea arpegiratu dio Eusko Jaurlaritzari, hura neurri betearazleak ezartzeagatik, duela hiru urte Berdeak-en babesarekin onartutako Energia Iraunkortasunaren Legea aplikatu gabe jarraitzen duen bitartean
  • “Ministerioak energia aurrezteko lege-dekretuan iragarritako neurriak ez dira apetatsuak, baizik eta Bruselaren eskakizunei erantzuten dietenak, energia-krisiari eta larrialdi klimatikoari berme jakin batzuekin aurre egin ahal izateko. Ez da adierazpen oportunistak egiteko unea, herritarrak kontzientziatzeko unea baizik”, Becerra bozeramailekideak aurpegiratu duenez

 

Berdeak EQUOk ohartarazi duenez, Pedro Sanchez-en Gobernuak energia aurrezteko dekretuan jasotako neurriei dagokienez, Arantxa Tapia sailburuak eskatutako malgutasuna gailentzen bada, ziurrenik murrizketa handiagoak eta gogorragoak eragingo ditu neguan herritar guztiei begira, eta kolektibo ahulenei eragingo die.

Alderdi berdearen ustez, egoera desiragarri hori saihesteko, orain ahal diren neurri guztiak aurreratu behar dira. Hori dela eta, uste dute ez dela desmarkatzeko eta kritikatzeko garaia, baizik eta indarrak batu eta batera lan egiteko garaia, modu kolektiboan eta harmonian, energia-kontsumoa murrizteko. Betebehar hori saihestezina da, Ukrainaren inbasioak eragindako egoera ikusita.

“Ministerioak energia aurrezteko lege-dekretuan iragarritako neurriak ez dira apetatsuak, baizik eta Bruselaren eskakizunei erantzuten diete, gerra-testuinguru batean energia-krisiari eta larrialdi klimatikoari berme jakin batzuekin aurre egin ahal izateko. Ez da adierazpen oportunistak egiteko unea, herritarrak kontzientziatzeko unea baizik”, deitoratu du Joserra Becerra Berdeak EQUOko bozeramaileak.

Becerrak Arantxa Tapiari ere Espainiako Gobernua kritikatzea aurpegiratu dio, hura neurri betearazleak eta nahitaezkoak hartzeagatik, eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du aplikatzen Eusko Legebiltzarrean duela hiru urte Berdeak-en babesarekin onartutako Energia Jasangarritasunaren Legea, garai hartan alderdia Elkarrekin taldean sartuta zegoenean. “Eremu horretan ez da ia ezer aurreratu. Harrigarria da, behinik behin, Tapiak Espainiako Gobernua iruzkintzea, Euskadik esparru horretan aurrean duen lan nekezari heldu beharrean. Aurreko urteetan gauzatu izan balitz, orain beste posizio batean jarriko gintuzkeela energiaren eraginkortasunari eta aurrezpenari dagokienez. Besteentzat mediku, eta beretzat barberu ere ez, nabaritzen da Tapiak erakutsitako jarreran”, Becerrak esan duenez.