Neurri zehatzak eskatu ditugu LGTBIQ+ pertsonen enplegagarritasuna lan- eremuan hobetzeko

Koalizioak, gainera, lan-esparruan LGTBIQ+ pertsonen tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko ekintzak eskatu ditu, maiatzaren 17an Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

 Elkarrekin Bilbok (Podemos, Ezker Anitza-IU eta Berdeak EQUO alderdiek osatutako koalizioa) ekimen bat erregistratu du Bilboko Udalaren
hurrengo osoko bilkurarako. Ekimen horretan, sentsibilizazio-ekintzak eta gizarte-inpaktu handiko kanpaina bat abiaraztea proposatzen dute, LGTBIQ+ pertsonen
tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren alde lan-esparruan. Era berean, kontratazio-pleguetan klausula sozialak txertatzeko eskatu dute, enpresa
lizitatzaileek lan-eremuan aniztasunarekiko errespetua sustatzeko neurriak gara ditzaten, trans pertsonei arreta berezia eskainiz.

Azterlan batzuen arabera, langabezian dauden trans pertsonen % 80k baino gehiagok eta LGTBIQ+ kolektiboaren % 44k genero-identitatea ezkutatzen dute
lanean. Zifra oso kezkagarriak, benetako berdintasuna lortzeko erakundeetatik neurri eraginkorrak martxan jartzeko eskatzen dutenak.
Maiatzaren 17a, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, herrialde askotan sexu-orientazioak edo genero-identitateak oraindik
diskriminazio-arrazoi direla gogorarazteko data bat da: “LGTBIfobia oraindik ere diskriminazio-modu bat da, bizitzaren eta enpleguaren esparru guztietan agertzen
dena, baina gutxien jorratzen direnetako bat da”, eta hortik dator Carmen Muñoze neurri espezifikoak martxan jartzeko beharra.

Koalizioak kezka agertu du, LGTBIQ+ komunitatearen aurkako aurrerapenak, aurreiritziak eta lan-diskriminazioa egon arren, oraindik ere badirelako, eta
pertsona guztiei berdin eragiten ez badie ere, trans pertsonak dira kaltetuenak oraindik ere; hori dela eta, koalizioak eskatu du trans pertsonek laneratzeko udal-
programetan parte har dezaten sustatzeko: “estigma sozialak bere horretan dirau oraindik, eta, horregatik, beharrezkoa da udal-politika inklusiboak eta berdintasun-
politikak diseinatzea, betiere zeharkako eskumenak kontuan hartu gabe”, dio Carmen Muñoz-ek.