- Alderdi berdeak eskua luzatzen die, bai Gobernua osatzen duten alderdiei, hau da, EAJri eta PSEri, bai gainerako legebiltzar-taldeei, joan den legegintzaldian adostutako artikuluetan jasotako aurrerapenen gainean aholku emateko.
- “Guretzat pena handia da EAJk eta PSEk jatorrizko testuaren espiritua alde batera utzi izana. Animaliak, eta, horrenbestez, gure gizartea, izango dira kaltetuenak”, azpimarratu du Joserra Becerra kobozeramaileak.
Berdeak EQUO Euskadiko Alderdi Berdeak ohartarazten du EAJ-PSEren animaliak babesteko lege-proposamenak, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean tramitatzeko aintzat hartu denak, atzerapauso argia suposatzen duela, joan den legegintzaldian alderdi berdeak bultzatutako Animalien Ongizaterako Lege Proiektuaren aldean.
Lege-proiektu hori adostua zegoen, garai hartan legebiltzarkide berdea zen Joserra Becerraren eta elkarte eta kolektibo animalisten artean, eta, Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin bateratu ondoren, estatuan aitzindari izateko bidean zegoen animalien ongizatearen alorrean; azken onarpena, ordea, bertan behera geratu zen hauteskundeak aurreratu izanaren ondorioz.
Lege integral bat zen, hainbat erakundek eta kolektibok egindako 100 ekarpen baino gehiagorekin aberastua, eta EAJk eta PSEk orain aurkeztutako testu deskafeinatuarekin inolako zerikusirik ez zuena. Izan ere, proposatzen duten araudiak haiek gaizki deitutako ‘maskotetan’ baino ez du arreta jartzen, euskal gizartearekin batera bizi diren gainerako animaliak ia-ia inolako babesik gabe uzten dituen bitartean.
Euskadiko Alderdi Berdeak legebiltzar-talde guztiei eskatzen die arlo horretan adituak direnei entzuteko, testua berritu eta animalien defentsarekin eta ongizatearekin sentsibilizatutako euskal gizarte berriaren eskakizun berrietara egokitzearren. Aurreikusi dutenaren arabera aurrera aterako balitz, tresna eskasa litzateke, eta ez luke etxeko animaliak babesteko inolako eraginkortasunik izango.
EQUO Berdeak alderdiak eskua luzatzen die, bai Gobernua osatzen duten alderdiei, hau da, EAJri eta PSEri, bai gainerako legebiltzar-taldeei, joan den legegintzaldian adostutako artikuluetan jasotako aurrerapenen gainean aholku emateko, lege-eskakizun horiekin animalienganako errespetua eta animalien ongizatea ziurtatu nahi zelako, abandonua eta tratu txarrak zigortzeaz gainera.
“Guretzat pena handia da EAJk eta PSEk jatorrizko testuaren espiritua alde batera utzi izana. Animaliak, eta, horrenbestez, gure gizartea, izango dira kaltetuenak”. Espero dugu beren testua birplanteatzea, dagoeneko aurrekoa onartu zuten hainbat elkarte animalistaren salaketa eragin duena, eta, legebiltzar-tramitazioan, elkarte horien ekarpenak kontuan hartzea” adierazi du Joserra Becerrak, Berdeak EQUO alderdiko kobozeramaileak.