Bilboko Udalak adineko pertsonen artean elikadura osasungarria sustatzeko programa bat garatu dezala proposatzen dugu

  • Sukaldaritza osasungarriko prestakuntza biltzen du proposamenak, Goi Mailako Ostalaritza Eskolaren eskutik, Erriberako Azokan
  • Udal-eskumenaren barruan daude proposatutako jarduketak, eta Osasunaren Udal Planean sartu behar dira, Carmen Muñoz zinegotziak azpimarratu duenez

Elkarrekin Bilbao koalizioko Berdeak EQUO alderdiko Carmen Muñoz zinegotziak proposamen bat erregistratu du Bilboko Udalaren datorren osoko bilkurarako, udalak “hirian bizi diren adineko pertsonen artean elikadura osasungarria sustatuko duten politikak martxan jar ditzan”.

Proposamenak, beste zenbait ekintzaren artean, udal-erakundeak adineko pertsonei zuzendutako elikadura osasungarriko ikastaroen eskaintza biltzen du, eta Erriberako Azokan egin ahalko lirateke ikastaro horiek. Begirada adineko pertsonen elikaduran jarrita dugula aktibatu nahi ditugu udalaren elikadura-politikak proposamen honekin, janariaren eskasiak edo janari-barietate urriak malnutrizioa dakarrelako berekin, osasungarria ez den janari gehiegi kontsumitzeak bezala”, Muñozek adierazi duenez.

Zinegotziak azpimarratu duenez, gai hauek guztiak udalaren eskumen-esparruaren barruan daude eta Udalaren Osasun Planaren zati izan behar dute.

Datu ofizialen arabera, 65 urtetik gorako 83.091 adineko pertsona daude Bilbon, eta % 60 emakumeak dira. “Elikadura osasungarria izateko aukera osasun-arloko desparekotasunen eragileetako bat da hiri-ingurunean. Horretarako beharrezkoa da herritarren osasuna aztertzea, eta desparekotasun horiek desagerrarazteko lagungarri diren politikak inplementatzea”, zinegotziak erreklamatu duenez.

Izan ere, eta Muñozek adierazi duenez, “behin 60 urteko langa gainditzen dugunean, hesteetako xurgatze-ahalmena behera doa, sendagaien kontsumoa, aldiz, gora, eta jarduera fisikoa murriztu egiten da”. Horregatik guztiagatik, Muñonez ustez “funtsezkoa da hirugarren adinean dieta osasungarri bat edukitzea, bizi-kalitate on bat bermatzeko. Nutrizio-desorekak hainbat gaixotasun eragin ditzake. Hori prebenitzeko funtsezkoa da nola elikatu behar garen jakitea, eta puntu horretan udalak bere rola izan dezake eta izan behar du”.