- Alderdiaren ustez, eten egin behar dira toki-administrazioen eta Solaria enpresaren artean hasitako negoziaketak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartzen ez den bitartean, plan horrek definituko baititu gune egokienak instalazio handi horiek gune horietan barne hartzeko.
- Duranako auzo-plataformaren erreklamazio eta salaketak babesten ditu alderdi berdeak, eta errentamenduak lortzeko enpresak egindako presioak salatu ditu plataforma horrek.
Energia-trantsizioaren aro betean, Berdeak EQUO alderdiak berretsi egin du energia berriztagarriak ezartzearen alde Araban zein gainerako euskal lurraldeetan egindako apustua, betiere ezarpen hori garapen deszentralizatu baten bidez egiten bada, eta ez mikroparke eolikoen eta eguzki-mikroparkeen eredu nagusian oinarritutako sistema baten bidez. Energiaren sorkuntza deszentralizatuak ahalbidetuko du haizetik, eguzkitik eta uretatik sortutako aberastasuna ez dadila beti “gutxi batzuen esku” geratu, eta tokiko herritarren eta inguruko enpresen mesederako ere izan dadila.
Premisa horretatik abiatuta, Berdeak EQUO alderdiak bere erreparoak adierazi ditu Solaria multinazionalak Arrazua-Ubarrundiako udalerri arabarreko 100 lur-hektareatan zentral fotovoltaiko bat instalatzeko jakinarazitako planak direla eta. Bermeak exijitzen ditu Berdeak Arabak parke fotovoltaiko horren hedapena nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerarekin bateragarria izan dadin eta ahalik eta ingurumen- eta gizarte-inpaktu txikiena izan dezan. Orain planteatuta dagoen bezala, proiektuak ez ditu eskakizun horiek betetzen.
Hori dela-eta, alderdi berdearen ustez eten egin behar dira toki-administrazioen eta Solaria enpresaren artean hasitako negoziaketak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartzen ez den bitartean, plan hori izango baita gune egokienak definituko dituen erreminta instalazio handi horiek gune horietan barne hartzeko. Ildo horretan, Duranako herri-plataformaren erreklamazioak babesten ditu alderdi berdeak, alderdiaren ustez landa daitekeen azaleraren % 30 hartuko bailuke proiektuak, eta nekazaritza-jardueraren % 60aren desagerpena eragingo luke horrek.
Duranako auzo-plataformaren erreklamazio eta salaketak babesten ditu alderdi berdeak, eta errentamenduak lortzeko enpresak egindako presioak salatu ditu plataforma horrek.
Azkenik, Berdeak EQUO alderdiak azpimarratu egin du hiriguneetan erabilgarri dauden milaka teilatu eta estalki erabiltzeko aukera eguzki-plakak instalatu eta autokontsumoa bultzatzeko.