Eusko Jaurlaritzak berritu egin du bere greenwashing-a Basque Green Dealen aurkezpanarekin, aldaketa klimatikoa bizkortzen duen eredu ekonomiko jasanezin bat bultzatzen duen bitartean

  • Euskadiko alderdi berdeak, Berdeak EQUOk, gobernuari bere kemen eskasa aurpegiratu dio, ez baitu paradigma aldaketarako beharrezkoa den ausardiarik eta indarrik agertzen, hau da, krisialdi sanitario eta klimatikoak abiarazitako krisialdi globalari aurre egiteko sistema jasangarri bat lotzeko asmorik ez duelako
  •  “Basque Green Dealen babesean logo eta eslogan berriak sortuz, eta ekintza puntualak abiaraziz, Gobernuak bere politika zaharkituekin baterazinak diren eta nahikoak ez diren neurrien sorta bat saldu nahi du, aldaketa klimatikoa larriagotuko dutelarik gainera”, adierazi du Joserra Becerrak

Euskadiko Alderdi Berdeak bere samina adierazi du Itun Berde Europarra-European Green Dealen espiritua Euskadira ekartzeko asmoarekin, Europar Batasunaren proposamenari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzak asmatu duen Basque Green Deal deitutakoan biltzen den ibilbide-orri ekonomiko eta ingurugirokoa ezagutu ondoren.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia sailburuak aurkeztutako planteamenduak, European Green Deal itunak jaiotzerakoan izan zuen ausardia eza berbera dauka.

Berdeak EQUOrentzat beharrezkoa eta premiazkoa da indarrez eta erabakigarritasunez bultzatzea paradigma aldaketa bat une honetan eutsiezinak dien sektore askotan, adibidez automobil-industrian, basokoan edo arrantzakoan, besteren artean, krisialdi sanitario eta klimatikoak eragin duen krisialdi globalari modu eraginkorrean aurre egiteko. Baina horren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren proposamena, indarrean dagoen eredu ekonomiko jasanezina ordezteko aldaketa sistemiko baten oinarrizko premia beste behar batzuen gainetik ezarri beharrean, erronka sektorialak bakarrik adierazten ditu aldaketa esanguratsuak txertatu gabe,  ekonomia berdearekin lotutako nitxo berriak betiko enpresa eta sektoreen eskuetan egon daitezen. “Ekonomia eraginkor eta lehiakor batez hitz egiten da, non ingurumen-irizpideak politika sektorial guztien zeharkako ardatz inzago diren, baina ez da praktikara eramaten, adierazten dituzten ingurumen-irizpide horiek ez baitira inondik inora ageri Gobernuaren jardun eta estrategietako askotan”, adierazi du Joserra Becerra kobozeramaile berdeak.

Gobernuak ekintza puntual sorta bat aurkeztu du hainbat eremutarako honako epigrafetan bilduta: -handinahi klimatikoa, energia garbia, segurua eta eskuragarria, ekonomia zirkularra, mugikortasun jasangarria,  besteren artean- baina ez dira nahikoak Euskadiren eraldaketa-premiei erantzuteko. Baina gainera, aurkeztutako neurri hauek bateraezinak dira Gobernuak iraunarazi nahi dituen beste politika zaharkitu batzuekin, izan ere aldaketa klimatikoaren eraginak areagotzen baitituzte, ibilgailu kutsatzaileak erosteko dirulaguntzak, eguzki megaparkeak instalazio zentralizatuekin, enpresen eskuetan eta ez herritarren eskuetan eta kontsumoguneetatik urrun; euskal hondakindegi guztien gaitasunaren hazkundea zabaltzea dakarten hondakin-planak edo zientziak markatzen dituen helburuak betetzen ez dituen Aldaketa Klimatikoaren lege bat. “Basque Green Dealen babesean logo eta eslogan berriak sortuz, eta ekintza puntualak abiaraziz, Gobernuak bere politika zaharkituekin baterazinak diren eta nahikoak ez diren neurrien sorta bat saldu nahi du, aldaketa klimatikoa larriagotuko dutelarik gainera”, adierazi du Joserra Becerrak.