- Pandemia honetan ikasi dugu Osasunaren Behatoki bat izateak ahalbidetu egingo ligukeela erabaki tekniko eta politiko arinagoak eta zuzenagoak hartzea: Carmen Muñozek
Elkarrekin Bilbao udal-taldeak (Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak) proposamen bat erregistratu du, hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko. Horren bidez, udal-gobernuari eskatzen dio Osasunaren eta Bizi Kalitatearen Udal Behatoki bat sortzeko.
Carmen Muñoz zinegotziak esandakoaren arabera, «ezer berria ez bada ere, pandemia honek agerian utzi du herritarren osasuna hainbat alderdik baldintzatzen dutela, hala nola zein auzotan bizi diren edo zer-nolako lana daukaten. Osasun publikoko sistema indartsu bat izan nahi badugu benetan, ezinbestekoa da erakunde publikoek eguneroko bizitzaren baldintzak ezagutzea, bizi-ziklo osokoak (jaio, hazi, lan egin, zahartu eta hil)».
Horregatik guztiagatik, udal taldekoek «proposatu dugu Bilbon Osasunaren eta Bizi Kalitatearen Udal Behatoki bat sortzea, tokiko mailan osasun publikoaren berezko tresna bat edukitzeko. Adibidez, orain tresna hori izateak lagunduko liguke COVID-19aren intzidentzia zehatza ezagutzen, bizi-mailaren edo bizi garen auzoaren arabera; eta, hori jakinda, Udalean erabaki tekniko eta politiko askoz zuzenagoak hartu ahal izango genituzke», azaldu du Muñozek.