Eusko Jaurlaritzak Joserra Becerra legebiltzarkideak bultzatutako Animalien Babes eta Ongizaterako Lege Proiektuari berrekitea ospatu du Equo Berdeak alderdiak

  • Euskadiko alderdi berdeak eskua luzatu dio Eusko Jaurlaritzari legegintzaldi honetan araudia lantzen jarraitzeko
  • Joserra Becerra alderdi ekologistaren bozeramailekideak azpimarratu duenez, onartuko den lege-testua “aitzindari bihurtuko da estatu mailan animalien ongizatearen arloan, eta erreferente, beste lurralde batzuek beren errealitateetara egokitu ahal izan dezaten”.

Euskadiko alderdi berdea pozik agertu da Eusko Jaurlaritzak aurreko legealdian Joserra Becerra legebiltzarkideak bultzatutako Animalien Babes eta Ongizaterako Legearen proiektua berriz tramitatzeko hartutako erabakiarekin. 1993tik indarrean dagoen legearen berrikuspen integrala da, baina aurreko legegintzaldian lege berri gisa izapidetzen hasi zen, legebiltzarkide berdearen ekimenez. Izan ere, orduan ez zen Gobernuaren planetan sartzen animaliak babesteko legedia aldatzea, harik eta Becerrak berak legebiltzar-taldeei hasierako testu bat helarazi zien arte. Testu hori gai horretan adituak diren pertsonekin adostu zen, gehienak animaliak babesten dituzten elkarteetatik zetozenak.

Orain, Eusko Jaurlaritzak ideia berreskuratzea erabaki du, legealdi honetan araua behin betiko onartzea lortzeko asmoz, eta erabaki hori oso pozik hartu dute alderdi ekologistak eta Joserra Becerra prozesuaren bultzatzaile nagusiak. “Onartuko den testu legala aitzindari bihur daiteke Estatu mailan animalien ongizatearen alorrean, eta erreferente, beste lurralde batzuek beren errealitateetara egokitu ahal izan dezaten, baldin eta Eusko Jaurlaritzak jatorrizko testuaren ispirituari eusten badio”, azpimarratu du alderdi ekologistaren bozeramailekideak., azpimarratu du alderdi ekologistaren bozeramailekideak.

Tramitazioa berriz hasiko denez, Euskadiko alderdi berdeak eskua luzatu dio Eusko Jaurlaritzari, araudia prestatzen laguntzeko. “Orain legebiltzarrean ordezkaritzarik ez izateak ez du oztopo izan behar gure gizartearen onerako izango diren arauak egiten laguntzeko eta eragile politiko eta sozial gisa ekarpenak egiteko. Kasu honetan, oso garrantzitsua da behin betiko lege berriak ezartzea, animaliekiko errespetua eta haien ongizatea lortzeko, eta abandonua eta tratu txarrak zigortzeko, aurreko legealdian adostutako testuak jasotzen duen bezala “, adierazi du Becerrak.