- Hiri-lurzoruaren iragazkortasuna hobetzea, uholdeak saihestea, biodibertsitatea sustatzea eta herritaren parte-hartzea bultzatzea bilatzen du proposamenak.
- “Europako hiri asko –Rotterdam, esaterako– martxan jarri dira jada beren hiri-eremuak berdatzeko. Gasteizek lan handia du egina Eraztun Berdearen inguruan, baina egiteke du oraindik hiriko kaleak berdatzeko ekimena”.
EQUO Berdeak alderdiak proposatzen du 2,5 metro baino gehiagoko zabalera duten Gasteizko espaloietan fatxada-lorategiak egitea ahalbidetuko duen udal-arautegi bat indarrean jartzea. Etxebizitzen fatxadetara itsatsitako lore-sailak sortzean dautza lorategi horiek, adreiluzko edo galtzada-harrizko 20 zentimetroko altuera ere izan dezaketen hormatxoen bidez sendotutako jardinera gisa. Jabeen erkidegoek eta auzo-elkarteek erabakiko lukete berdegune berri horiek sortzea edo ez, eta haiek arduratuko lirateke berdegune horiek kudeatzeaz herritaren parte-hartze programen bidez. Horretarako, horrelako azpiegitura berdeak sortzeko aukera bildu behar da espazio publikoari eta hiri-berdeguneei buruzko ordenantzetan.
Horrelako azpiegitura berdeen onurak ugariak dira. Alde batetik, hiri-lurzoruaren iragazkortasuna hobetzea ahalbidetzen dute eremu horiek, eta beharrezko baldintza da hori hirien zoladuraren iragazkortasunaren eraginez sortzen den bero-uhartearen aurka borrokatzeko, baita uholdeak saihesteko ere, euri-uraren drainatzea hobetzen baitu, eremu horiek hiraren zorupeari lotuta daudelako. Bestalde, hiri-biodibertsitatea sustatzen da –Nazio Batuek zein Europako Batasunak markatutako helburuetako bat– baita hiri-airearen osasuna eta giro-kalitatea ere. Azkenik, horrelako proiektuek protagonismo osoa herritarren parte-hartzean jartzen dute, auzo-sareak sortuz beste ekimenen maila berean, hala nola hiri-baratze komunitarioen kudeaketa.
EQUO Berdeak taldetik adierazten dutenez, “Europako hiri asko –Rotterdam, esaterako– martxan jarri dira jada beren hiri-eremuak berdatzeko”. Gasteizek lan handia du egina Eraztun Berdearen inguruan, baina egiteke du oraindik hiriko kaleak berdatzeko ekimena. Udalaren hiri-azpiegitura berdeko estrategian bildutako programez gain, udalaren beraren eskutik doazen ekimenekin, haratago joan beharra dago, eta herritarren parte-hartzea bultzatu berdeguneen sorkuntzan eta kudeaketan. Horregatik, fatxada-lorategien garapena baimendu dezala eskatzen diogu udalari, benetako Green Capital batean aurrera egiten jarraitzeko”.