- Alderdi berdeak indarkeria matxistaren kasuetarako arreta-baliabideak premiaz areagotzea eta guraso bakarreko familien beharrizan espezifikoei erantzutea proposatu du.
- “Pandemiak emakumeak gehiago kolpatu ditu bizi dugun desberdintasun sistema larriagotu delako. Premiazkoa da babesa eta baliabideak bermatuko dituzten neurriak hartzea, indarkeria patriarkala gure gizartetik desagerrarazteko eta esparru guztietan berdintasuna bermatzeko “; Stella García.
Bilbon egindako ekitaldi batean, Bizkaiko hautagaia, Stella Garciak, Gipuzkoako hautagaia, Edurne Barandak eta Arabako hautagaia, Erika Martinezek, ekitaldia aurkeztu duen Carmen Muñozekin batera, Equo Berdeaken aldeko botoa eskatu dute, VOX Eusko Legebiltzarrean sar ez dadin.
“Araban, azken eserlekua lortzeko borroka Equo Berdeak eta VOX alderdien artean jokatzen da. Euskadik politika feministak eta etorkizunekoak behar ditu, berdeek defendatzen ditugunak bezalakoak, ez aurreko mendean bizi ditugun politika baztertzaileak. Equo Berdeaken aldeko botorik ezin da etxean geratu. U12 honetan asko dugu jokoan “, azpimarratu du Stella Garcia Bizkaiko zerrendaburuak.
Equo Berdeaketik indarkeria matxista kasuetarako arreta baliabideak premiaz gehitzea eta guraso bakarreko familien beharrizan espezifikoei erantzutea proposatu dute. Konfinamendua bereziki arazotsua izan da emakumeentzat, are gehiago guraso bakarreko familientzat; izan ere, jardueraren etenak sortutako egoera sozioekonomikoari gizartearen egiturazko indarkeria matxista gehitu zaio.
Egoera horren aurrean, eta pandemiaren balizko berragerpen berrien aurrean, Equo Berdeakek honako hau eskatu du: indarkeria matxistako kasuetarako arreta-baliabideak bizkortzea eta areagotzea, horietarako sarbidea erraztuz, ibilbide urgente eta bateratu baten bidez; indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera egiteko baliabideak indartzea, konfinamendu-egoera berrien aurrean espazio seguruak bermatzeko; guraso bakarreko familien behar espezifikoei erantzutea; eta bereziki egoera ahulean dauden gizarte-langileak.
Bestalde, Edurne Baranda, Gipuzkoako hautagaiak adierazi duenez, “Pandemiak emakumeak gehiago kolpatu ditu bizi dugun desberdintasun sistema larriagotu delako. Hori dela eta, Barandak eskatu du lehenbailehen har daitezela neurriak gure gizartetik indarkeria matxistak desagerrarazteko babesa eta baliabideak bermatzeko, bai eta esparru guztietan berdintasuna bermatzeko ere. “Krisialdi honetatik ikasi behar dugu hobeak ateratzeko, irtenbide desberdinekin eta akordio ausartekin, baita politika feministen esparruan ere”.