- Alderdi berdearen ustez, itun horrek premiaz ekin behar dio beheraldian dauden sektore ekonomikoetako langileen birkualifikazioari, beren enpleguei eutsi ahal izateko, beren lanpostuak etorkizuna duten jarduera berdeetara bideratuz, non 30.000 enplegu berri sor daitezkeen.
- “Gaur hemen aurkezten ditugun neurri hauek guztiak, Euskadiko faktoriarik handienaren aurrean, euskal industria hobeto ateratzeko balioko dute pandemiaren ondoren”, Joserra Becerra.
Euskadiko lantegirik handiena den Mercedes Vitoria enpresaren fabrikaren atarian, Joserra Becerra EQUO Berdeak-eko lehendakarigaiak herrialde mailako akordio handi bat proposatu du industriaren, sindikatuen eta administrazioen artean, industria petrokimikoko, aeronautikoko, automobilgintzako, makineriako eta ekipo elektrikoetako enpresak laguntzeko, bestelako ondasun eta produktuen fabrikaziora, hau da, energia berriztagarriak, ibilgailu elektrikoak eta garraioa bezalako industria-sektoreetarako egokitzeko prozesuan.
EQUO Berdeak-ek proposatutako ituna Alemaniako berdeek Baden-Württemberg estatuan bultzatutakoa da, eta 30.000 enplegu berri sortzeko balioko du, gainbeheran dauden sektore ekonomikoetan lan egiten dutenen eta iraupen luzeko langabeen beharrezko birkualifikazioari helduta. Langile horiei enplegu justu eta duinak eskuratzeko aukera emango die, etorkizuna duten enplegu berdeko nitxoetan, hala nola baso-kudeaketa jasangarrian, nekazaritza ekologikoan, eraikinen birgaitze energetikoan, energia berriztagarrien instalazioan edo turismo jasangarrian, etab.
Horrez gain, EQUO Berdeak-ek 2020-2021 Lan Plana egitea proposatu du euskal industriako kluster-erakundeekin, ekoizpen- eta hornidura-kateak birkokatzeko, Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren eskutik. Helburua 2040-2050 zerumugan ekonomia deskarbonizatu baterantz aurrera egitea da. Gainera, 10 milioi eurotik 40 milioi eurora handituko litzateke Finantzen Euskal Institutuaren 2020rako aurrekontuan aurreikusitako arrisku-kapitaleko funtsa, atzerriko taldeen desinbertsio-eragiketek edo familia-enpresetan izandako kapital-irteera malkartsuek eragin diezaieketen euskal enpresa bideragarrietako partaidetzak aldi baterako hartzeko.
Joserra Becerra lehendakarigaiak adierazi duenez, “Gaur hemen aurkezten ditugun neurri horiek guztiek, Euskadiko faktoriarik handienaren aurrean, euskal industria hobeto ateratzeko balioko dute, pandemiaren ostean. Koronabirusak gure sistema ekonomikoaren ahuleziak erakutsi dizkigu. EQUO Berdeak hurrengo Eusko Legebiltzarrean egotea behar dugu, irtenbide desberdinekin akordio ausartak lor ditzagun, ahuldutako sektoreetan lan egiten duten pertsona horiei lan duina lortzen laguntzeko. Ezin dugu onartu euskal industria pandemiaren aurreko gainbeheran jarraitzera kondenatzea. Proposamen kontinuistek ez gaituzte krisi honetatik aterako, ez dira nahikoak Mercedes Vitoriak urte batzu barru arazoak izatea saihesteko, Navalekin gertatu zen bezala”.