EQUO Berdeak-ek bere burua aldarrikatu du krisitik hobeto ateratzeko akordio ausartak lortzeko gai den Eusko Legebiltzarreko indar bakar gisa

  • Alderdi berdeak EH Bilduren eta Podemosen jarrera kritikatu du, “Ezer lortzeko gai ez direlako, kritikak eta interes alderdikoiak interes orokorren aurretik jartzen dutuztelako”.

  • EQUO Berdeak-ek Joserra Becerra legebiltzarkide eta lehendakarigaiaren jarrera goraipatu du; izan ere, aurreko legealdian akordio garrantzitsuak lortu zituen, berdeak indar sendoa eta herritarrentzat erabilgarria direla erakutsiz.

  • Gasteizen egindako kanpainako ekitaldi nagusian, Joserra Becerra lehendakarigaiak Ines Sabanes EQUO-ko diputatua eta Maria Pastor eta Alejandro Sanchez Madrilgo Asanbladako alderdi berdeko diputatuak izan ditu lagun.

Joserra Becerra EQUO Berdeak-eko lehendakarigaiak alderdi berdeak Gasteizen garatu duen kanpainako ekitaldi nagusian azpimarratu duenez, “Euskadik beste indar bat behar du, euskal herritarren eta garaien mailan berreraikitzeko plan batekin, eta gehiengoaren interesak partikularren aurretik jarriko dituzten akordio ausarten bidez gauzatzeko gaitasunarekin”. Ildo horretan, Becerrak azpimarratu duenez, “Arlo garrantzitsuetan zentratzea eta lana aurrera ateratzea eskatzen duen aurrekaririk gabeko krisi baten aurrean, EQUO Berdeak, Euskadiko berdeak gara lanari ekiten diogunak, hitzetatik ekintzetara pasatzen garenok, Eusko Legebiltzarrean gure ideiak errealitate bihurtzea lortu dugunok, politika erabilgarria egiten dugunok eta arazoak adierazten geratu beharrean, emaitzekin jarduten dugunak”.

Hautagaitza berdeak koronabirusaren krisian izan zuen zereginari dagokionez, Becerrak esan du EQUO Berdeak-ek erantzukizuna erakutsi duela egoeraren larritasunaren aurrean eta leialtasuna erakutsi duela Gobernuak birusaren hedapenari eusteko egindako ahaleginen aurrean. Becerraren iritziz, osasun krisia gobernuak higatzeko etengabe baliatu duten beste alderdi batzuek ez dute jarrera hori sumatu, interesatu eta arduragabe jokatu baitute. “Birusaren hedapena geldiarazteko neurriak hartzen ari ziren bitartean, EQUO Berdeak-ek bere laguntza eskeini du. Guk modu solidarioan lankidetzan aritzeko eskatu dugu etengabe, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak neurriez jabetzeko lehian eta eskumenen inbasioari buruzko gaitzespenak egiten zituzten bitartean”, deitoratu du lehendakarigaiak. Becerrak EH Bilduren eta Podemosen jarrera ere kritikatu du, “Ezer lortzeko gai ez diren alderdiak, kritikan gelditzen direlako. Euren interes alderdikoiek gizartearen interes orokorra aurretik jartzea eta aurrera egitea eragozten diete “.

Azkenik, alderdi berdearen lehendakarigaiak aurreko legealdian Eusko Legebiltzarrean lortu zituen akordioak goraipatu ditu. “Gure sinesmenetan indar sendoa dela erakutsi dugu, erabakitasunez jokatzen dugu eta herritarrentzat baliagarriak gara”. “EQUO Berdeak-en aldeko boto bakoitzak balio izan du diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa igotzeko, haur-eskolak merkatzeko, indarkeria matxistei aurre egiteko, eskola-jantokien sistema aldatzeko, enplegu berdeak sortzeko, energia garbiak ezartzeko aurrekaririk gabeko inbertsioak lortzeko eta klientelismo politikoaren aurka borrokatzeko”. Hori dela eta, Becerraren ustez, “Orain inoiz baino gehiago behar dugu EQUO Berdeak Legebiltzarrean, gu garelako akordio ausartak lortzeko gai den alderdi politiko bakarra”.

Becerra Ines Sabanes EQUOko diputatuak eta Maria Pastor eta Alejandro Sanchez alderdi berdeko diputatuek babestu dute kanpainako ekitaldi nagusian. Sabanesek Diputatuen Kongresuko Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordean egiten ari den lana izan du hizpide bere hitzaldian; izan ere, aste honetan bertan zuzenketa bat aurkeztu zuen “hidrokarburo fosilen hobi berriak ikertzeko, esploratzeko eta ustiatzeko gobernuaren programa guztiak ezabatzeko, edo daudenak handitzeko”. “Zuzenketa hori onartuta, aitortzen eta irmoki baieztatzen ari da Covid19 osteko sozietatean ez dagoela gasa ateratzeko lekurik. Agindu politiko argia dakarren berebiziko urratsa egin dugu, behin betiko, bertan behera uzteko Eusko Jaurlaritza, Shesa enpresa publikoaren bidez, hemen, Gasteizen, sustatzen ari dituen Armentia-2 gas-putzua bezalako proiektuak”, azpimarratu du diputatu berdeak. “EQUO bezalako alderdi berde baten erabilgarritasunaren beste adibide bat da hau, krisitik hobeto ateratzeko akordio ausartak bilatuz beti. Olatu berdea Frantziaraino iritsi da. Datorren igandean iritsiko da Euskadira Jose Ramon Becerra eta EQUO Berdeak-en eskutik”, amaitu du Sabanesek.