- Alderdi berdeak gogor kritikatu du PSOEk eta Podemosek aireportu-tasak murriztuta “hegazkin-turismoa” sustatzeko hartutako erabakia, Euskadin aberastasunik sortzen ez duen eredu kaltegarri batera itzultzea dakarrelako.
- “Badirudi EAJk, PSOEk eta Podemosek ez dutela ezer ikasi koronabirusaren krisiaz. Etorkizuneko planek iraganeko akatsak baino ez dituzte errepikatzen”, esan du Edurne Barandak.
EQUO Berdeak-ek Euskadirentzako beste turismo eredu bat proposatu du gaur Donostiatik, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua bultzatzen ari diren masifikazioaren eta “guztiontzako kafearen” aurrean. Euskadik duen potentzial turistiko handia azpimarratu du alderdi berdeak, ondare historikoan, industrialean, kulturalean, naturalean eta aisialdiko eta denbora libreko ondarean oinarrituta. Turismo mota horrek kalitate handikoa eta hiri eta herrietako biztanleekiko, baita naturarekiko ere, errespetu handiagoa duena izan behar du Covid19 osteko turismo-politika berriaren giltzarria.
Hala ere, PSOEren eta Podemosen gobernuak “harri berarekin estropezu egitea” erabaki du, “Hegazkin-turismoa” sustatuz, aireportuetako lurreratze tasak 25 milioi euro jaitsiz. Masifikazioaren eta “guztiontzako kafearen” turismo horrek eredu kaltegarri batera itzultzea dakar, euskal ekonomiari aberastasunik eta balio erantsirik sortzen ez dion eredu batera. “Low-cost turismoa eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen pisu turistikoetarako barra librea, Espainiako Gobernuak sustatzen duen masa-turismoarekin batera, kaltegarriak izango dira gure herri eta hirietan. Donostia adibide argia da adierazteko turismo mota honek hiriko jendeak berak emigratu behar duela, ezin baitiote alokairu bati aurre egin, dena araututa ez dagoen eskaintza turistikoaren menpe baitago “, adierazi du Edurne Baranda EQUO Berdeak alderdiko Gipuzkoako hautagaiak.
“Badirudi EAJk, PSOEk eta Podemosek ez dutela ezer ikasi koronabirusaren krisiaz. Turismorako etorkizuneko planek iraganeko akatsak baino ez dituzte errepikatzen. Apatia eta konformismoa oso kaltegarriak dira Euskadirentzat “, adierazi du Barandak.