EQUO Berdeak arrantza jasangarrian enpleguak sortzearen eta Kantauri itsasoa maskarak eta eskularruak uztearen aurrean babestearen alde dago

  • Alderdi berdeak salatu duenez, Kantauri itsasoa mehatxu larrien pean dago, hala nola, gehiegizko arrantza edo hondakin plastikoen ugaritzea, eta horrek ekosistemaren osasuna eta aberastasuna mehatxatzen ditu
  • EQUO Berdeak-ek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ez ditzala kendu ingurumen-boluntariotzako jardueretarako diru-laguntzak, eta funtsak handitu ditzala erabilera bakarreko plastikoen alternatibak ikertzeko eta gure ibai eta hondartzetan erabili eta botatzeko maskaren uztea prebenitzeko

Aurten “ozeano jasangarri baterako berrikuntza” lelopean ospatuko den Ozeanoen Mundu Egunarekin bat eginez, EQUO Berdeak-ek salatu du Kantauri itsasoa mehatxu larrien mende dagoela, gehiegizko arrantza edo hondakin plastikoen ugaritzeagatik hala nola COVID-19aren ondoriozko maskarak eta eskularruak uzteagatik.

Egoera horren aurrean, Euskadiko alderdi berdeak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, gure kostaldea kutsatzen duten plastikoak murrizteko eta birziklatzeko, eta itsas ikerketa hobetzearen alde, arrantza-jarduera iraunkorrari lotutako enplegu berdea sortzeko.

Ildo horretan, EQUO Berdeak-ek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio osorik berreskura ditzala ingurumen-boluntariotzan diharduten euskal elkarteei emandako subentzioak eta diru-laguntzak, joan den astean kendu zituela iragarri baitzuen. “Gobernua ideiarik gabe geratu da eta bere proposamenak ez daude garai berrien mailan. EAJ eta PSE betiko errezetara itzuli dira: murrizketak eta murrizketa gehiago proiektu jasangarrietan, etorkizunik ez duten jarduera jasangaitzak lehenesten jarraitzeko. Desfasatutako politika horren aurrean, EQUO Berdeak-ek proposatzen dugu inbertitzea ezagutza, berrikuntza eta enplegu berdea sortuko dituzten politiketan, berreraikuntza sozial eta ekonomikoaren oinarri gisa. Krisi honetatik hobeto atera behar dugu, baina ez dugu egingo iraganeko akats berberak, murrizketak eta prekarizazioa, errepikatuz. Orain, inoiz baino gehiago, funtsezkoak dira proposamen eta irtenbide berriak, gizarte bezala hobeak, erresilienteagoak, kohesionatuagoak eta jasangarriagoak izateko “, azpimarratu du Jose Ramon Becerra lehendakarigaiak.

Alderdi berdeak, halaber, arrisku handiena duten arrantza-baliabideen egoera ikertzeko partidak handitzea proposatzen du, arrantza-jarduera iraunkorragoa eta oparoagoa garatzeko behar besteko ezagutza sortzeko, artisau- eta baxura-arrantzaren sektorearen eskutik.

Azkenik, EQUO Berdeak-en ustez, guztiz beharrezkoa da euskal gizarteak plastikoen erabilera murriztea, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio araudia alda dezala erabilera bakarreko plastikoak ezabatzeko neurriak hartzeko, 2019/904 Zuzentarauan jasotakoak, plastikozko produktu jakin batzuek ingurumenean duten eragina murrizteari buruzkoak, Balear Uharteak bezalako beste erkidego batzuek egin duten bezala.