- Euskadiko alderdi berdeak euskal erakundeek bidalitako mezuak deitoratu ditu, non ibilgailu pribatua erabiltzeko deia egin duen, eta bizikletaren aldeko neurri ausartak hartzea eskatu du.
- EQUO Berdeak-ek Eusko Legebiltzarrean defendatuko du etorkizuneko Mugikortasun Iraunkorraren Legeak jarduera ekonomikoan bizikletaren erabilera jendarteratzeko pizgarriak sartzea, baita bide publikoan duen presentzia blindatzeko exijentziak ere.
Bizikletaren Munduko Eguna dela eta, EQUO Berdeak-ek administrazioei eskatu die bermatu dezatela garraio horrek merezi duen lehentasunezko eginkizuna espazio publikoan, norberaren eta lanaren mugikortasunerako tresna gisa, eta ez aisialdirako eta denbora librerako tresna gisa soilik.
Euskadiko alderdi berdearen ustez, Covid19 pandemiak bizikleta garraio- eta lan-ibilgailu gisa erabilgarria dela nabarmendu du; izan ere, banakako ibilgailua da, eta gizartea urruntzeko neurriak errespetatzea ahalbidetzen du, kutsatzeko arriskua murrizteko. Gainera, bizikleta garraiobide garbia eta jasangarria da, beste erronka handi bati aurre egitea ahalbidetzen duena, hau da, krisi klimatikoari, garraioari eta mugikortasunari lotutako CO2 emisioak murriztuz.
Zoritxarrez, euskal erakundeak, beste behin ere, ez dira erakusten ari osasun- eta klima-erronkaren mailan daudela, eta mezu okerrak igortzen dituzte ibilgailu pribatua erabiltzeko deia eginez eta gure herri eta hirietan bizikletaren garapena zailduz.
Guzti honengatik, EQUO Berdeak-ek eskatuko du erakunde guztietan neurri ausartak, erabakigarriak eta eraginkorrak hartzea, bizikleta Covid19 osteko mugikortasunaren gune bihurtzeko. Zehazki, alderdi berdeak hitz ematen du Eusko Legebiltzarrean defendatuko duela etorkizuneko Euskadiko Mugikortasun Iraunkorraren Legeak honako lege-neurri hauek jasotzea:
- Lehentasun-eskala bat ezartzea, mugikortasun aktiboak (oinezkoak eta bizikletak) lehentasuna izan dezan ibilgailu motordunen eta gainerako mugikortasun pasiboaren gainetik.
- Hiri barruko bideetako gehieneko abiadura (30 hiria) eta bide berrietako espazio publikoaren banaketa arautzea (espaloien eta bidegorrien gutxieneko zabalera, zirkulazioa eta bizikleta bereizteko edo elkarrekin bizitzeko)
- Bizikletaren intermodalitatea bermatzeko neurriak, hala nola aparkaleku seguruak garraio-geltokietan, merkataritza-zentroetan eta eraikin publikoetan.
- Erkidego eremuko Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana ezartzea, dauden Lurralde Planei koherentzia emateko.
- Bizikleta-foroak edo -mahaiak abian jartzea 50.000 biztanletik gorako euskal hiri guztietan.
- Jarduera ekonomikoan bizikletari bultzada ekonomikoa emateko neurriak, hala nola ziklo-logistikorako diru-laguntzak, errenta-mailari lotutako bizikletak erosteko laguntzak, mugikortasun aktiboa bultzatzeko mekanismo fiskalak eta gehien kutsatzen duten edo jasangarriak ez diren mugikortasun-sistemen penalizazioa.