EQUO Berdeak-ek Eusko Jaurlaritzarekin aurrekontuetan adostutako laguntzak kultur sektoreari ematea ospatu du, baina pandemiaren egoera dela eta, esfortzu gehigarriak eskatu ditu

  • EQUO Berdeak-ek 2020ko aurrekontuetan sartutako eta babestutako 2,5 m €-ko aurrekontu-partidari esker, euskal arte eta kultur sektoreko profesionalek Eusko Jaurlaritzak emandako hilean 1.200 €arteko laguntzak eskatzeko epea gaur, ekainak 1, amaituko da.
  • Alderdi berdeak Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikorako  funtsezkoak diren kultura- eta sorkuntza-industriak babesteko plan berezi bat proposatzen du, artearen eta kulturaren sektorearen egiturazko prekarietate-egoera lehengoratzen laguntzeko.

Euskadiko alderdi berdea pozik dago 2019ko abenduan onartutako aurrekontuak tresna baliagarriak izan direlako Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioak arintzeko, eta, zehazki, artearen eta kulturaren sektoreari laguntzeko, hain garrantzitsuak direnak Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoari begira.

Joan den apirilaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euroko laguntza-lerro bat iragarri zion kultura-sektoreari, sektoreko langile guztiei beren batez besteko diru-sarreren %70eko ordainsaria bermatzeko, hilean 1.200 €, gehienez ere. Laguntza hauek arte, dantza, musika, antzerki, magia, umore, zirku eta literatura ederretako profesionalentzat, ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektoreko teknikarientzat, eta liburutegi, artxibo eta museoetako langileentzat izan dira.

Hain zuzen ere, Lanbidek kudeatutako laguntza-programa hau EQUO Berdeak-ek – Garai hartan Elkarrekin legebiltzar-taldean zegoenak – Eusko Jaurlaritzaren 2020rako aurrekontuetan zenbateko beragatik sartu eta babestu zituen zuzenketetako baten “birorientazioari” esker egin ahal izan da, hasiera batean, kultura-arloan prestakuntza kulturala duten gazteen prestakuntza- eta enplegu-programa bati zuzenduta.

EQUO Berdeak pozik dago Jaurlaritzaren laguntza-programa hori, autonomoei laguntzeko zuzendutakoa ez bezala, irizpide objektiboen arabera esleitu delako, eta ez zozketa bidez edo eskaera-ordenaren arabera. Halaber, eskaera egiteko 20 eguneko epe nahikoa gaitzen du, eta baldintzak betetzen dituen inor kanpoan gera ez dadin behar besteko finantzaketa gordetzen du. “Garrantzitsua da Gobernuak egindako akatsetatik ikastea eta zuzendu izana”, adierazi du Jose Ramon Becerra lehendakarigai eta bozeramailekideak.

Hala ere, alderdi berdeak, pandemiaren egoera dela eta, esfortzu gehigarriak eskatu ditu eta sektorearen egoera estrukturalari aurre egitea premiazkoa dela uste du. Helburu horrekin, kultura- eta sorkuntza-industriak babesteko plan berezi bat sortzea proposatzen du. Plan horren barruan sartuko lirateke kulturako enpresa eta profesionalen zuzeneko laguntzetarako funtsak, liburutegietarako liburuak eta ikus-entzunezko materiala publikoki erosteko laguntzak, herritarrek erosteko bonuak eta konfinamendu-aldietan ezeztatutako proiektuak berreskuratzeko diru-laguntzak.