- Alderdi berdeak salatu duenez, Gasteizko Udalak, osasun-krisi betean hasitako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren bidez, bidea libre utzi dio Armentia-2 gas-zundaketa ateratzeko lizentziari
- “Eusko Jaurlaritzak Udalarekin bat egiten du Armentia-2 gas-zundaketaren aldeko arau-esparrua ‘arintzeko'” dio José Ramón Becerra, bozeramaleak
EQUO Berdeak-ek Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroaren agerraldia eskatuko du, eta Inés Sabanés diputatuaren bidez, hidrokarburo fosilen esploraziorako moratoria bat planteatuko dio, Armentia-2 gas-zundaketa geldiaraztea barne. Alderdi berdearen ustez, beharrezkoa da urrats hori ematea, Gasteizko Udalak Armentia 2 gas-zundaketari udal-baimenak ematea ahalbidetuko duen jardueraren berri izan ostean.
Gorka Urtaran jeltzalea buru duen tokiko gobernuak, osasun krisi betean, Armentia-2 gas-zundaketari udal baimenak ematea ahalbidetuko dion prozedura administratiboa ireki du. Planaren aldaketa hori onartzeak bidea libre utziko dio Armentia-2 gas-zundaketako udal-lizentziari. Prozesua martxoaren 18an hasi zen, alarma egoera deklaratu eta lau egunera. EQUO Berdeak-entzat data hori aukeratzea “ez da kasualitatea”, eta, gainera, ez zaio publizitaterik egin horrelako prozeduren berezko hedapena emanez, baizik eta udal-eskaeren bidez bakarrik zabaldu da.

Udalak “hirigintza-plangintzaren berrikuspen partziala” egiteko emandako justifikazioaren arabera, lurzoru urbanizaezinaren erregulazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialeko zehaztapenetara egokitu nahi da. Antza denez, kontraesana dago Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) eta Lurraldearen Arloko Planaren (LAP) artean, aldaketa honen bidez konpondu nahi dutena.
Berrikuspen hori aurrera ateratzen bada eta HAPOren aldaketa egiten bada LAPera egokitzeko, Shesa enpresak behar duen eta Armentia-2 gas-zundaketaren udal-lizentzia eskatzeko zain dagoen azken baldintza beteko litzateke; izan ere, aldaketa horren ondorioz, lurzoru urbanizaezinaren aldaketak prospekzioak egitea ahalbidetuko du.
Ondorioz, tokiko Gobernuak emandako mugimendu honek, SHESAri, Armentia-2 gas-zundaketa “atzeko atetik” hasteko udal baimena lortzea errazten dio, ia hedapen publikorik gabe eta osasun krisi garai batean, biztanleria beste era bateko gaietan arduratuta gauden bitartean. Hori dela eta, EQUO Berdeak-ek beste urrats bat emango du eta Kongresuan hidrokarburo fosilen esplorazioen luzamendua eskatuko du, Armentia-2 gas-zundaketa geldiarazteko.
“Eusko Jaurlaritzak Udalarekin bat egiten du Armentia-2 gas-zundaketaren interesen aldeko arau-esparrua arintzeko”. Koronabirusaren krisiak energia fosilen errentagarritasuna behin betiko lurperatu duenean, Eusko Jaurlaritzak euskal lurraldean gas naturalaren hobi berriak bilatzeko ahalegin hori behingoz gainditzeko, eta energia berriztagarrietan, errentagarrietan, garbietan eta gure etorkizunean erabakitasunez inbertitzera igarotzeko garaia da”, azpimarratu du Jose Ramon Becerra EQUO Berdeak