-
Alderdi berdeak bizikletak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzuak berriro irekitzea eskatu du, ibilgailu motordunen tailerrek irekita jarraitzen duten bezala.
-
Hiri handietan bizikletentzako bide esklusiboak jartzea defendatu du; neurri hori Frantzian aztertzen ari dira dagoeneko, eta Kanadan edo Alemanian, besteak beste, aplikatzen ari dira.
Garraio publiko kolektiboen erabiltzaileek garraio pribatuaren alde egiteko joera erakutsi dute lanera joateko, urruntze sozialeko neurriak betetzeko. Horren ondoren, EQUO Berdeak-ek Eusko Jaurlaritzari eta udalei eskatu die lekualdatze horietarako bizikletaren erabilera sustatzeko, ibilgailu pribatuaren erabileraren aurrean.
Alderdi berdearen ustez, EAEko udalerrietan bizikleta garraiobide nagusi gisa modu erabakigarrian erabiltzeko une egokian gaude. Ibilgailu hori da garraiobide egokiena; izan ere, alde batetik, modu azkar eta seguruan desplazatzeko aukera ematen du, betiere osasun-agintariek ezarritako urruntze-neurriak errespetatuta eta bestetik, ibilgailu hori erabiltzeak airearen kalitate ezin hobea mantentzen laguntzen du, eta hau oso onuragarria da pertsonen osasunerako eta arnasketa-sistemarako oro har, eta, bereziki, Covid-19rekin kutsatzeari aurre egiteko.
Horregatik, Euskadiko alderdi berdeak neurri zehatz hauek hartzeko eskatu die erakundeei, bizikletaren erabilera sustatzeko:
-
Udal-maileguen zerbitzuak berrezartzea zerbitzu hori eskaintzen zuten Euskadiko herri eta hirietan. EQUO Berdeak-en ustez, bideragarria eta egokia da herritarrei aukera hori eskaintzea, betiere prebentzio- eta desinfekzio-segurtasuneko neurri egokiak hartuta.
-
Bizikleten mantentze-lanetako eta konponketetako larrialdi-zerbitzuak berriro irekitzea, kalteak edo matxurak konpondu ahal izateko, ibilgailu motordunenak bezalaxe.
-
Hiri handien barruko bideetan bizikletentzako errei esklusiboak jartzea. Neurri hori aztertzen ari dira Frantzian, eta Kanadan, Belgikan, Alemanian edo Kolonbian aplikatu dira jadanik. Ekintza honek bi helburu ditu: bizikletaren erabiltzaileentzako leku segurua izatea, errei batzuen erabilera esklusiboari esker, eta, bestetik, bizikleta lehentasunezko garraiobide gisa finkatzea, ibilgailu motordunaren kaltetan.
Aztertu beharreko neurri osagarri gisa, EQUO Berdeak-ek espazio oso txiki batean oinezkoak elkartzen diren espaloi estuak dituzten herri barruko bideek, motordun zirkulazioa erabat ixtea baloratzea proposatzen du, sortzen diren pilaketa puntualak saihesteko. Horrela, oraindik espaloietatik bizikletaz zirkulatzen ari diren pertsonak behin betiko mugituko lirateke autorik eta motordun ibilgailurik gabeko galtzadara. Jose Ramon Becerra EQUO Berdeak-eko bozeramaileak azpimarratu duenez, “gogoan izan behar da galtzadatik zirkulatzeko orduan txirrindulari askoren etsipena ibilgailu motordunak gidatzeak eragiten duen segurtasun ezaren sentsazioa dela”, azpimarratu du Jose Ramon Becerra Equo Berdeak taldeko bozeramaileak.
Azkenik, metroan, tranbian edo autobusetan bizikletak sartzea ahalbidetzeko eskatu du alderdi berdeak, beste herrialde batzuetan gertatzen den bezalaxe.