EQUO Berdeak euskal sindikatuekin biltzen hasi da

Reunión con ELA

EQUOk sindikatuei 45.000 enplegu sortzeko eta finantzatzeko plana ezagutu arazteko biltzen hasi da. Helburua hainbat sektoretan inbertituz Euskadiko ekonomia berreskuratze da.

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak atzo ezagutu ziren langabezia datuen aurrean kezka azaldu du eta, hori dela eta, sindikatuei EQUOk esparru horretan daukan proposamena aurkeztu nahi izan die. Aipatu proposamena sektore zehatz batzuetan inbertitzean datza: energia berriztagarriak, zainketak, nekazaritza ekologikoa edota etxebizitzen birgaitzea, esaterako. Helburu horretara bideratutako neurriekin 45.000 enplegu sortu daitezkeela bermatu du talde ekologistak. Gainera, lan kontziliaziorako benetako neurriak sortuz eta daudenak indartuz, 15.000 enplegu gehiago sortuko lirateke.

Gaur bertan, EQUOko ordezkaritza bat ELA sindikatuarekin bildu da. Bertan izan dira lehendakarigaia den Aitor Urresti eta Gipuzkoako zerrenda-burua den Monica Monteagudo. Sindikatuekin egindako bilerak pasa den astelehenean hasi zituzten, EQUOko ordezkaritza bat UGTko arduradunekin elkartuta. Bihar, osteguna, talde ekologistak CCOOko arduradunekin biltzea aurreikusita dauka. Datozen egunetan ere LAB, ESK, USO eta ENHE sindikatuekin biltzekoak dira.

EQUO Berdeak taldetik sindikatuek enpleguen suntsitzea eta gizarte murrizketak gelditzeko egiten ari diren ahaleginean taldearen babesa dutela erakutsi nahi izan zaie. Izan ere, lan erreformak lortu duen bakarra estatu guztiko langabetuen kopurua igotzea izan da. Era berean, talde ekologistak eragile desberdinen arteko gutxieneko adostasunak bilatzea eskatu die, horrela helburuak norabide txarreko garapenean, kapitalismoan eta heteropatriarkatuan oinarritzen diren politiken aurkako borrokara bideratzeko. Bestalde, sindikatuek beraien lehentasunen eta estrategien inguruan mintzatzen ari zaie, horrenbeste pertsonek pairatzen ari duten egoera ekiditeko.