Equo Berdeak alderdiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio sentikor izatea koronabirusak sortutako ondorio sozialen aurrean, eta koordinazioa eskatu dizkie gobernuei, “pandemia sozial eta ekonomikoari” aurre egiteko

  • Alderdi berdearen ustez, Eusko Jaurlaritzak ez du ondo neurtu koronabirusaren krisiak pertsonengan izan ditzakeen ondorio sozialak une zail hauetan, horien artean autonomoek zein enplegua galduko duten pertsonek alokairua ordaintzeko izango duten zailtazuna edo ezina.
  • Bi exekutiboek ziurtatu behar dute iragarri dituzten neurriak osagarriak izango direla, eta koordinazioaz eta elkartasunaz ezarriko direla, era horretan eraginkortasuna bermatzeko, eta horretarako segurtasun sozialaren eta enplegu-zerbitzu publikoen langilegoa handitu behar dira.

2020ko martxoaren 17a

EQUO Berdeak txalotu du euskal eta espainiar gobernuek ekintzara pasatu izana eta zenbait neurri eta baliabide ekonomiko iragarri izana, koronabirusak sortutako krisialdi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko. Dena den, alderdi berdeak deitoratzen du bi alderdiek ahaztu dutela orain arte konpondu gabea zen auzi bat: herri honetan, gehiezko alokairuak ordaintzeko kapaza ez izatearena. Zalantzarik gabe, autonomoentzat zein bere lana galduko dutenentzat arazo hori larrituko da.

Eusko Jarlaritzak iragarritako neurriei dagokionez, EQUO Berdeak-en ustez Urkulluren gobernuak ez du ondo neurtu Koronabirusak sor ditzakeen “pandemia sozial eta ekonomikoa”-ren larritasuna. Euren neurriak, asmo handirik ez izateaz gain, enpresei zuzenduta daude gehienbat. Aldi berean, egoera larri honetan pertsonen zaintzei eta instituzio demokratikoen artean egon behar diren koordinazioari ez die behar duten garrantzia ematen.

EQUO Berdeak-en iritziz, euskal gizartea bezalakoak sostengatzen duten hiru zutabeek finkatu behar dira, krisialdi baten aurrean hain zuzen ere: benetako ekonomia, pertsonen beharrak asetzen dituena; giza-babesaren sistema, zaintzak bermatzen dituena; eta gobernantza partekatua, krisialdiari aurre egiteko koordinazio eraginkorra ziurtazten duena.

Ildo horretan, alderdi berdearen arabera instituzioek elkartasuna eta erakundeen arteko koordinazioa zorroztu behar dute, inor atzean ez uzteko. “Onartutako neurriak modu solidario eta koordinatuan hartu eta praktikan jarri behar dira. Eraginkorrak eta osagarriak izango direla ziurtatu behar da, ezarritako neurrien estaldura behar duten pertsona guztiengana irits dadin”, azpimarratu du Jose Ramon Becerra EQUO Berdeak alderdiko lehendakarigaiak.

Horretaz gain, neurriak “ahalik eta lasterren” martxan jartzeko eskatu du euskal alderdiak, eta, izapideak arintzeko, Gizarte Segurantzako bulegoetako eta Euskal Enplegu Zerbitzuko (Lanbide) plantillak eta baliabideak handitzea proposatu du, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteek (ERTE) eta langabezia-prestazioen eskaerek gora egin dezaketelako. EQUO Berdeak taldeak ere datozen hilabeteetan jarraipena eta ebaluazioa egitea eskatu du, neurriak eraginkorrak direla egiaztatzeko.