EQUO Berdeak lehendakariak deitutako bileran izango da Koronabirusaren krisiak hauteskundeetan eragin dezakeen atzerapena aztertzeko

Bihar astelehenean, coronavirusak sortutako krisialdia dela eta, apirilaren 5-eko hauteskundeak atzerapena aztertzeko, EQUO Berdeak Iñigo Urkullu lehendakariak deitu duen euskal alderdi nagusien arteko bileran parte hartuko du.

Goizeko 10:00-etatik aurrera lehendakaritzan egingo den Batzarrera, José Ramón Becerra, alderdi berdeko lehendakarigaia, eta Edurne Baranda, Gipuzkoako hautagaia eta legelaria,  joango dira.

Asteburuan zehar alderdi berdearen ordezkariak Urkullu lehendakariari helarazi dio EQUO Berdeak-en prestasuna eta determinazio irmoa, euskal gizarteak krisi hau ahalik eta azkarren gainditzeko beharrezkoa den guztian laguntzeko.

Ildo horretan, joan den asteazkenean, Becerrak hauteskundeak atzeratzeko beharra adierazi zion euskal agintariari, osasun-larrialdiko egoera honetan euskal alderdi politiko eta herrialdeko agintari guztiek koronavirusaren hedadurari eusteko eta larrialdiari ahalik eta irtenbiderik onena emateko ahalegina egin behar dutela ulertuta.

Hori dela eta, euskal alderdiak uste du hauteskundeetako ika-mikak, orain garrantzirik gabekoak, alde batera utzi behar direla. “EAEko hauteskundeek itxaron dezakete, osasunak eta gure osasun sistemak ez. Lehentasunak argi izan behar ditugu eta interes alderdikoien gainetik egon behar gara”, azpimarratu zuen Jose Ramon Becerrak.

Era berean, eskumen ika-mikak ere alde batera utzi behar direla uste du EQUO Berdeak. Gobernantza global berri baten beharra agerian geratu ondoren, non exekutiboak beren geskumen-eremutik koordinatu eta lankidetzan arituko diren, EQUO Berdeak taldeak deitoratu egiten du atzo Espainiako Gobernuaren eta Euskadiko eta Kataluniako gobernu autonomikoen artean sortutako polemika antzua, eta lehiatzeari utzi eta lankidetzan aritzeko deia egiten die. Gizarteak osasun-larrialdiari baino ez dio aurre egin behar, bere ordezkari politikoen lidergoari buruzko zatiketaren inguruko zalantzarik gabe.

Ildo horretan, Jose Ramon Becerrak eskatu du Gobernu Zentralak kontuan har dezala “autonomia-erkidegoetako eta tokiko gobernuek alarma-egoeratik eratorritako erabakiak betearazteko duten gaitasuna, haien erkidegoen errealitatea ezagutzen dutelako”, eta azken horiek “erraztu dezatela, subsidiariotasun-printzipioa aplikatuz, arauak eraginkortasunez betetzea eta lagundu dezatela krisi hau konpontzen, ahaleginak abian jarriz”.