#2020M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna. Berdintasunean eraikitako gizarte batengatik

Beste urte batez, munduko emakumeok, ahots bakarrean elkartzen gara mundu osoan patriarkatuak ezartzen dizkigun  bidegabekeri, desberdintasun eta indarkerien aurrean oihu global bat egiteko.

Kaleak hartzen ditugu gure aldarrikapenak eta borrokak helarazteko. Aldarrikapen horien alde lan egiten dugu egunero gure bizitzako hainbat esparrutatik, baina martxoaren 8 honetan da, elkarrekin isiltasuna apurtzen dugun eguna. Eta hori, hurrengoa ikusarazteko eta salatzeko egiten dugu:

Emakumeon esplotazioa, eremu publikoan eta erabakiak hartzeko bestelako espazio guztietan ere egiten zaion diskriminazio sistematikoa salatzeko. Sistema patriarkal eta kapitalista honek, emakumeen bizitza mehatxatzeaz gain, Planetaren kolapsora garamatza.

Askatasuna baldintzatu eta mugatuz, emakume guztion bizitzak zeharkatzen dituen indarkeria matxista salatzeko. Feminizidioak zenbatzen direnetik indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeak milatik gora dira. Hogei emakume baino gehiago hil dituzte krimen matxistek aurten. Legeak aurreiritzi misoginoetan oinarritzen dira, eta emakumeak bortxatu, erasotu edo eta akosatzen dituzten gizonen ikuspegi bera dutenek aplikatzen dituzte. Justifikaezina da justizia patriarkalean oinarritutako sistema bat.

Beste urte batez, gure gorputzei eta bizitzei buruz erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu. Gure sexu eta ugalketa eskubideak bermatuta egon gabe daude oraindik. Gu anitzak gara, adin eta gorputz desberdinekoak, Ez-arauemaileak, eta ez dugu nahi komunikabideetan emakume erreala ikusezin bihurtzea edo eta estigmatizatzea, bakarrik gure fisikoa garrantzitsuena balitz bezala, eta fisiko perfektu bakar bat balego bezala.

XXI. mendean, hezkuntza laikoa, publikoa eta curriculum feministak dituen hezkuntza eskatzen jarraitzen dugu. Non, hezkuntza afektiboa eta sexuala haur-hezkuntzatik kontutan izaten delarik, errespetuan eta erasorik ezan oinarritutako emakumeen eta gizonen arteko portaera-ereduak transmititzen direla bermatzeko. Sexu heziketa, porno misoginoaren menpe egoteaz nazkatuta gaude.

Negazionisten ezjakintasunaren aurrean, hezkuntza eta prestakuntza feminista!

Beste urte batez, benetako berdintasunetik aldentzen gaituzten zifrak ditugu lan-arloan; diskriminatzen gaituen lanaren sexu-banaketan oinarritutako merkatuan murgilduta, behin-behinekotasunera kondenatzeaz gain,  aukera gutxiago izatera ere eramaten gaitu.

Batez beste, emakumeok gizonek baino %23 gutxiago kobratzen dugu. Soldaten arteko aldea ere handitu egiten da adinaren arabera. Badirudi inoiz ez dugula adin egokia lan-merkatu honetan sartzeko: gazteegiak, ama izateko adinean, zaharregiak.

Prekarietatean datzan soldata-arrakala pairatzen jarraitzen dugu. Enplegu prekario gehienak emakumeek betetzen dituzte. Hori islatuta ikusten da gure kotizazioetan, eta ondoren, baxuagoak izango diren gure pentsioetan.

Eredu ekonomiko eta produktibo berri baterantz eramango gaituzten neurriak eskatzen ditugu, lanaren banaketa sexualean oinarrituko ez dena, soziala eta ingurumenaren aldetik jasangarria izango dena eta baliabide naturalen kolapsoa eta agortzea saihestuko duena.

Esparru guztietatik, gizarte osoaren ardura da berdintasunean eta kooperatibismoan oinarritzen den eredu sozial bat lortzeko lan egitea; pertsonak eta planeta zaintzen dituen sistema baten alde.

Emakumeenganako errespetuan, guztion ongizatearen bilaketan eta eko justiziaren inguruan eraikitzen den sistema ekonfeminista bat . Eta berdintasun baloreak, ekintza esparru eta giza harreman guztietan erreproduzituko dituena.

Martxoaren 8a honetan, bizitza duin bat, librea eta eskubideez beterikoa nahi dugulako irtetzen gara kaleetara, emakume GUZTIONTZAT , egunero!