Lehendakari izateko hautagaia aukeratzeko bere hauteskunde primarioak abiarazi ditu EQUO Berdeak taldeak

  • Euskadiko alderdi berdeak ere kontsulta bat irekiko du aste honetan apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetara zein formulapean aurkeztuko den erabakitzeko
  • Ezohiko batzar orokorrean onartu dituzte beren hauteskunde-programaren ildo nagusiak

EQUO Berdeak alderdiak apirilaren 5eko hauteskundeetarako Lehendakari izateko bere hautagaia aukeratzeko hauteskunde primarioen prozesua abiarazi du. Izangaietako batzuk aurkeztu dira jada pasa den igandean Legazpin (Gipuzkoa) alderdi berdeak egindako ezohiko batzarrean. Horixe dugu Elkarrekin Podemos koalizio barruko EQUO Berdeak alderdiko legebiltzarkide ohi Jose Ramon Becerraren kasua, berriz aurkeztuko baita. Otsailaren 23ra arte zabalduko den kanpainaldiaren ondoren, bozketa-epe bat zabalduko da, eta otsailaren 28an (ostirala) ezagutuko dira behin betiko emaitzak.

Bestalde, kontsulta bat ere zabalduko du aste honetan alderdi berdeak hauteskunde autonomikoetara zein formulapean aurkeztuko den erabakitzeko, eta otsailaren 21ean (ostirala) ezagutuko dira kontsulta horren emaitzak.

Era berean, pasa den igandean izandako ezohiko batzarrean aurkeztu eta onartu egin dira alderdiaren hauteskunde-programaren oinarriak eta ildo nagusiak, baina betiere programa hori zabalik utzita programa bera lantzen jarraitzeko hemendik aurrera eta datozen lau urteetan. Alderdi berdearentzat, programa ez da dokumentu estatiko eta aldaezin bat, eta, aitzitik, lan-marko gisa ikusten da legegintzaldi honetarako, betiere premia berrien arabera eguneratu eta osatu beharrekoa.

Hiru bloke handitan –demokrazia eta elkarbizitza, eskubide sozialak eta ekonomia berdea– egituratuta dago programa, eta 100 proposamen berde baino gehiago biltzen ditu gaur egunerako, herritarrei etorkizunerako bidean aurrerantz doan gizarte-eredu bat ziurtatuko dieten proposamenak, hain zuzen ere.

Herrialde-eredu bat marrazten du programak, klima-larrialdia zeharkako ardatz gisa bilduko duena, Euskadi gizarte demokratikoagoa, eta gizarte- eta ingurumen-arloan justuagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa bihurtuko duena, bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza sendotuz. “Euskadik datozen urteetan aurretik duen erronka nagusiak –klima-aldaketari egokitzeak– politika ausart eta anbizio handikoak behar ditu, politika sinesgarri eta justuak, gizarte osoa eta ekonomiaren arlo guztiak ezinbesteko zeregin horretan inplikatzeko gai izango diren politikak. Etorkizuna bermatzeko, energia, ekoizpen, elikagai eta garraio eraldaketa, ezinbestekoa da, karbono-emisio gutxiko trantsizioari ekin ahal izateko. Asmo handiko politikak,  bidezkoak eta justuak aldi berean, inor bide bazterrean uzten ez dituztenak, horiek dira gure hauteskunde-programan proposatzen ditugunak” azpimarratu Erika Martinezek, EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaileak.