- EQUO Berdeak alderdiak koalizioan duen Carmen Muñoz zinegotziak Udal Osoko Bilkuran mozio bat defendatuko du, eta era berean Euskadin indarkerien biktimen errekonozimenduaren bilakaera dokumentatzeko artxibo espezifiko bat martxan jar dadila eskatuko du
Elkarrekin Bilbao koalizioak (Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta EQUO Berdeak) hurrengo Osoko Bilkurarako proposamen bat erregistratu du, udal-gobernuari eskatuz indarkeria matxisten biktimak eta bizirauleak errekonozitu ditzala eta berdintasuna lortzeko sentsibilizazio-jarduerak susta ditzala, indarkeria matxisten biktimen testigantzak inkorporatuz. “Ekimen honen bitartez eskatzen dugu emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko ekintza publikoak areagotzea, bizirauleak errespetatzea eta bizi izandakoaren errekonozimendu soziala, betiere birbiktimizazioa saihestuz”, adierazi du Elkarrekin Podemoseko zinegotzi Carmen Muñozek.
Gainera, mozioak honako hau proposatzen du: udal-gobernuak Eusko Jaurlaritzari Euskadin indarkerien biktimen errekonozimenduaren bilakaera dokumentatzeko artxibo espezifiko bat martxan jar dezala eskatzea; berdintasunari buruzko hezkuntza-modulu bat martxan jartzea, indarkeria matxisten bizirauleen testigantza gaineratuz, DBH4ko eta Batxilergoko ikasleei zuzendua; eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Udalei laguntza eskaintzea indarkeria matxistei buruzko memoriako politika publiko espezifiko bat modu koordinatu, kolaboratibo, koherente eta bateratuan martxan jartzeko euskal erakunde guztietan.