- Alderdi berdeak azpimarratzen duenez, obrak berrabiarazi egin dira zortzi urteren ondoren, presioari eta Legebiltzarrean eta Udalean lortu dituen erakunde-akordioei esker.
- EQUO Berdeak taldeak Arabako Foru Aldundiari exijitzen dio 3. Faseari dagokion N-622 zubia aldatzeko proiektua garatzen hasi dadila.
EQUO Berdeak taldeari txalogarria iruditzen zaio URA Uraren Euskal Agentzia Gamarra Nagusia eta Abetxuko artean egikaritzen ari den Zadorra ibaian uholdeak prebenitzeko obrak izaten ari diren aurrerakada (2. Fasea). Presioaren eta Eusko Legebiltzarrean –Elkarrekin Podemos koalizioan legebiltzarkide berde Jose Ramon Becerraren eskutik– alderdi berdeak lortutako erakunde-akordioen emaitza dira obra horiek, gehi Gasteizko Udalean ere lortutakoenak, Oscar Fernandez zinegotzi berdearen lan saiatuari esker, bi legegintzalditan garatutakoa. 1. Fasea egin zenetik ia hamarkada bat igaro den honetan, tarte puntualetan Zadorra ibaiak izaten dituen ur-goraldiek eragindako uholdeak prebenitzeko funtsezkoak diren obra batzuk berrabiarazi dira.
Gasteizko Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak lankidetzako akordio marko bat sinatu zuten 2012an, 2013-2020 aldian Zadorra ibaiaren eta Gasteizko udal-mugarteko hegoaldeko ibaien uholdeen aurkako defentsa-obrak egikaritzeko. Akordio hori gorabehera, URAk Zadorran egin duen inbertsioa oso txikia izan da, 2019. urtera arte 1. Fasea baino ez baita egikaritu. EQUO Berdeak taldeak erregistratu zituen jada Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean zenbait ekimen akordio markoaren obrak berrabiarazteko. Azkenik, 2019an ekin zitzaien berriz akordioei eta hasi ziren 2. Fasea egikaritzen.
Hegoaldeko ibaiak, egiteke
Udalak eta URAk sinatutako akordio markoak hegoaldeko ibaietan –Batan eta Zapardiel ibaietan– uholdeak prebenitzeko obren egikaritzapena ere barnean hartzen du. Proiektu hori 2017an aurkeztu zuen jada Urtaran alkateak, eta geratuta egon da Lasarteko legar-hobien inguruko lurren jabeekin izandako negoziazioaren ondorioz. URAk ere ez du interes berezirik erakutsi proiektua abiarazteko. Inaktibitate-egoera hori dela-eta, partida espezifikoak sartu ditu Eusko Jaurlaritzarekin eta Udal Gobernuarekin lortutako aurrekontu-akordioetan EQUO Berdeak Taldeak, proiektu hori ere egikaritzeko beharrezkoa den aurrekontua biltzen duten partidak.
2017ko urtarrilean aurkeztu zen Batan eta Zapardiel ibaietako proiektu hidraulikoa. Bi ibaien bidez iristen den urari eusteko baltsa bat sortzean datza proiektua, eta Ali ibaiaren bidez Zadorra ibairantz zuzenean bideratzean.
Zadorraren 3. Fasea
Gainera, uholdeen prebentzio-planaren hurrengo faseetan lanean hasi daitezela eskatzen die EQUO Berdeak taldeak inplikatutako administrazioei. 3. Fasea Abetxuko eta Iurre artean egikaritzeko proiektuaren garapena barnean hartzen dute lan horiek. Fase horretan, Arabako Foru Aldundiaren papera funtsezkoa da, N-622 errepidea (Altubeko autobia) gainetik doan Zadorra ibaiaren gaineko zubia aldatu behar baitu ibaiaren bidea askatzeko.
Orain arte, Foru Aldundiak ez du inolako interesik erakutsi dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko. Horregatik, EQUO Berdeak taldeak irmo esaten dio foru-erakundeari proiektu hori lantzen hasi dadila, funtsezkoa baita Gasteizentzat.