Elkarrekin Bilboko gure zinegotzi Carmen Muñozek, Hiritarren Segurtasun Saileko ordezkari Amaia Arregiren eta Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Sailaren ordezkari Xabier Otxandianoren agerraldirako eskaera bat erregistratu du, Alde Zaharreko saltokien problematika azaldu dezaten, lapurretak jasaten ari baitira behin eta berriz. “Saltoki txikiak jasaten ari diren egoerarekin kezkatuta gaude, eta alkateak emandako azalpenekin are gehiago, izan ere, onartzen baitu lapurreten kopurua handitu egin dela baina era berean garrantzia kentzen dio “ez da azpimarragarria” esanez, adierazi du Carmen Muñozek.
Bilboko Alde Zaharreko hainbat saltokitan pankartak jarri dituzte, “Nos están robando” lemarekin, eta Santiago Plazan kontzentratu dira jasaten ari diren lapurreta ugariak salatzeko. Establezimenduetan egindako lapurreten kopurua handitu egin da azken urtean. Aurtengo urtarrilaren eta azaroaren artean 56 lapurreta erregistratu dira, 2018ko aldi berean baino % 17 gehiago. Muñozek dioenez, “Gobernuaren betebeharra hori gerta dadin saihestea da, eta ez horri garrantzia kentzea. Onartezina da lapurretak hain maiztasun handiarekin gertatzea, baina are onartezinagoa da % 17 handitu izana”.
Elkarrekin Podemosek uste du arazo hau “aukera” ona dela hurbiltasun-segurtasuneko eredu bat garatzeko, duela bi urte Segurtasun Ituna sinatu zenean Udalak hurbiltasun-segurtasunarekin konprometituta zegoela adierazi baitzuen. “Polizia prebentiboa eta hurbilekoa, delitu-ekintza horiek saihestuko dituena, delituen ondorioek saltoki txikiengan eragina baitute, berez euren egoera jada txarra dela ahaztu gabe. Hori ez egiteak, Gobernu honek defendatzen duen egungo segurtasun-ereduaren porrota agerian jartzen du”.