-
Botoen % 98 akordioaren aldekoak izan dira, eta % 2,00, aldiz, aurkakoak.
-
“Berdeok berezkoa dugun jarrera konstruktibo eta pragmatikoa nagusitu da, desadostasunen gainetik”, Erika Martínez EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaileak nabarmendu duenez.
Joan den astelehenean EQUO Berdeak alderdiak kontsulta-prozesu bat abiarazi zuen bere jarraitzaile eta kideen artean, Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek lortutako aurrekontu-akordioaren inguruan.
Prozedura telematikoa izan da, eta alderdi berdeko sarearen —equomunitatea— bitartez gauzatu da, 2020ko euskal aurrekontuen hurrengo bozketan alderdi berdeak José Ramón Becerraren bitartez izango duen jarrera zehazteko helburuarekin.
Bart 12:00etan itxi zen botoa emateko aldia, eta emaitzak honako hauek izan dira:
Botoen % 98 akordioaren aldekoak izan dira, eta % 2,00 aldiz, aurkakoak. Erroldako % 30ak parte hartu du.
Afiliatuei honako galdera hau egin zaie:
Aurrekontu-aurrekordio horren edukiaren arabera, José Ramón Becerra EQUO Berdeak alderdiko gure bozeramaileak 2020rako Aurrekontuen Lege Proiektua onartzearen alde zaude?
EQUO Berdeak pozik azaldu da emaitza ikusirik. “Berdeok berezkoa dugun jarrera konstruktibo eta pragmatikoa nagusitu da, desadostasunen gainetik”, Erika Martínez EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaileak nabarmendu duenez.
Akordioaren bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko deitutako lurralde-batzarretan, militanteak begi onez ikusten ari ziren negoziazioaren edukia eta hartzen ari ziren neurriak. Eta emaitza hauek joera hori berresten dute.
EQUO Berdeak alderdiaren ustez, une honetan larrialdi klimatikoa bizi dugula eta krisi global berri baten atarian gaudela ikusirik, erantzukizun politikoa behar dugu, itunak behar ditugu, desberdinen artekoak badira ere, urgentzia behar dugu eta politika baliagarria behar dugu, gehiago berandutu gabe aurrera egiteko Euskadiri aurrez aurre dauzkan erronkei aurre egiten lagunduko dioten neurrietan. “Akordio honi esker, Eusko Jaurlaritzaren politiketan eragingo dugu eta politika horiek berrorientatu egingo ditugu, Euskadi justuago, jasangarriago eta solidarioago bat eraikitzeko bidean”, Martínezek nabarmendu duenez. “Ez dugu eskatu dugun guztia lortu, baina horrek ez du esan nahi horri uko egiten diogunik. Dagoeneko lanean gaude helburu berri horiek lortzeko zereginean. Kontsultaren emaitzek, akordioa berresteaz gainera, Elkarrekin Podemosen dugun legebiltzarkide José Ramón Becerraren lana ere babesten dute, negoziazio-prozesuan parte-hartze aktiboa izan duela aintzat hartuta.
Ildo beretik, legebiltzarkide berdea pozik azaldu da, “gure afiliatuek ere baloratu eta babestu dutelako akordio honek Euskadirentzat suposatzen duen aurrerapena”.