EQUO Berdeak alderdiaren batzarrak bere afiliatuen berrespenaren mende utziko du lor litekeen aurrekontu-akordioa 

  • Jaurlaritzarekin egindako kontaktu-errondaren bilakaerari buruz lehenengo azterketa egin ondoren, Elkarrekin Podemos koalizioaren negoziazio-ordezkaritzako kide José Ramón Becerrak batzarraren bermea jaso du prozesuarekin jarraitzeko.

EQUO Berdeak alderdiaren Batzarra larunbat honetan bildu da Bilbon eta bere babesa eskaini dio Elkarrekin Podemos koalizioak 2020rako aurrekontuak negoziatzeko sortutako taldeko kide José Ramón Becerrari, prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Becerrak kontuak eman ditu afiliatuen aurrean orain arte egindako negoziazioaren garapenari buruz ez ezik, legealdiaren azken denboraldiari buruz ere, eta afiliatuen babesa jaso du egindako lanarengatik.

Hemendik aurrera, aurrekontu-negoziazioari buruzko baterako gogoeta hori alderdi berdearen sare telematikora, hots, “equomunidad” deitutakora eramango da.

Batzarrean, halaber, Jaurlaritzarekin akordio posible bat berresteko egon litezkeen formulak landu dira. Alderdia kontsulta telematiko bat egitearen alde agertu da ituna lortzen bada botoaren zentzua zein izango den erabakitzeko. Horrela afiliatuek izango bailukete azken hitza aurrekontu-negoziazioen bilakaera arretaz aztertu ondoren.

EQUO Berdeak taldearen batzarrak adierazi du aurrekontuaren alorrean berdintasunaren alde egiteko eta erronka klimatikoari aurre egiteko neurriak ixteaz gain, gizarte-babesaren alorreko akordioetan aurrera egin behar dela, hurbiltzen ari den krisiari sektore behartsuenek aurre egin ahal izateko babes bat lortzeko.