- Bere III. Kongresuan euskal alderdiak EAEko espazio politiko berde erreferente gisan berresten du bere burua, elkartasuna, justizia soziala eta ingurugiro iraunkortasunean oinarritzen diren proposamen politikoak ekarriz.
- Alderdi berdeak larrialdi klimatikoa eta larrialdi sozialaren arteko korrelazioa azpimarratzen du bi erabaki politikoren onarpenaren bidez, eta horiei aurre egiteko erantzun berdeak eskaintzen ditu.
#GeuGaraGreens lemapean Donostiako Miramar Jauregian ospatzen ari den III. Kongresuan, EQUO Berdeak alderdiak sistema-krisiaren aurrean erantzun eraginkor eta bidezkoak ekartzeko gai den Euskadiko alderdi bakarra dela aldarrikatu du. Ekologia politikotik eta feminismotik premiazko neurri politikoak proposatzen dituzte desberdintasun sozialei eta generozkoei aurre egiteko, baita energia, migrazio eta klima krisi berriei aurre egiteko ere.
EQUO Berdeak alderdiak babestu eta sustatzen duen ekonomia berderako trantsizioan aurrera egiteko Green New Deal edo Hitzarmen Berde Berria erabilgarritasun handiko lanabesa dela azaltzen du, jada 2007an Europako Berdeek mahai gainean jarri zuten eta gaur egun Alexandria Ocasio-Cortez estatubatuar kongresistak bultzatzen duen proposamenaren ildotik. Hitzarmen honek lanbide berdeak sortzea bilatzen du, klima aldaketaren efektuak murrizteko inbertsio publiko eta pribatuetatik eratorriak: igorpenen eta kutsaduraren murrizketa, energia eraginkortasunaren sustapena, bioaniztasunaren babesa, e.a.
EQUO Berdeak alderdiak trantsizio honi aurre egiteko beharrezkoa den ikuspuntua daukan alderdi bakartzat du bere burua, eraldaketa soziala, politikoa eta ekonomiko hartzen dituen ikuspuntu integrala, atzean inor ez uzteko, “justizia soziala eta ingurugiro justizia eskutik baitoaz”. Alderdi berdearen proposamen politikoak, elkartasuna eta justizia soziala oinarri dutela, trantsizio ekologikorako funtsezkoak dira; trantsizio honek ezinbestean eredu ekonomikoaren eraldaketa eskatzen baitu, produkzioa eta kontsumo ereduak planetaren muga ekologikoekin bateragarri eginez, gaur egungo zein etorkizuneko belaunaldientzat. “Baliabide naturalen eta pertsonen esplotazioan oinarritzen den eredu ekonomikoa jasanezina da. Belaunaldi berriei etorkizun bat bermatu ahal izateko, ezinbestean eta berandu baino lehen, politika ekonomiko, industrial eta produktiboak eraldatzeari ekin behar diogu. Hau onartzea oinarrizkoa da gainean daukagun krisi sistemikoari egokitu ahal izateko” adierazi du Erika Martinez EQUO Berdeak alderdiaren bozeramaile-kideak.
Euskal alderdi ekologistak azpimarratzen duen larrialdi klimatikoa eta larrialdi sozialaren arteko korrelazio hau alderdiaren hirugarren kongresu honetan onartu diren bi erabaki politikotan gauzatu da.
Bere helburu politikoen artean, erantzunkizuna eta zintzotasunaren aldeko konpromisoa nabarmendu dute, politikan eta hiritargoarekiko, liskar etengabeko politikaren eta alderdien arteko akordio ezaren aurrean.
Alderdi berdeak oinarrizko balore etikoak izatearen garrantzia nabarmentzen du, hala nola errespetua, autokritika, enpatia, elkartasuna edota aniztasunaren onarpena, politikarako eta euskal gizartearen goraldi eta elkarbizitzarako ezinbestekoak direnak. “Ahalegindu gaitezen politikagintzak hobeago egin gaitzan, eta ez alderantziz. Balore hauek gure artean erabiltzeko gai bagara, gai izango gara ere koalizioetako gure bazkideekiko harremanetan egiteko, baita erakunde sozial eta ekologistekin, beste alderdiekin, instituzioetan eta gizarte zibilari begira.”
Alderdi berdeak, hala, bere estrategia eta euskal berdeen norabidea zehaztuko duten politika eta antolaketa txostenak onartu ditu gaur.