EQUO Berdeak ez da aurkeztuko Araban, ezkerraren botoa ez zatitzeko

EQUO Berdeak alderdiak iragarri du ez duela zerrendarik aurkeztuko Arabako hauteskunde-barrutian datozen azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, Equok estatu-mailan hartu duen erabaki demokratikoa errespetatuz, hau da, Más País alderdiarekin batera aurkeztea ezkerraren botoa zatitu eta ahuldu daitekeen probintzietan salbu, Araba probintzia horietako bat izanik.

Beraz, EQUO Berdeak alderdiak erabaki du pauso bat atzera ematea Arabako gizarte progresistaren boto-batasunean pentsatuz, eta hauteskundeetan orain arte Equoko diputatua izan den Juantxo López de Uralde buru izango duen hautagai-zerrendari kalterik ez eragiteko eta harekin lehian ez aritzeko, Unidas Podemosekin Arabako hautagai gisa aurkeztuko baita.

Azkenik, EQUO Berdeak Arabak orain arteko ilusio eta indar berarekin jarraituko du lanean Ahal Dugu eta Ezker Anitzarekin batera Elkarrekin Podemosen konfluentzian Arabako Udaletan eta Batzar Nagusietan.