EQUO Berdeak alderdiak bere primarioen prozesua hasi du, kobozeramaileak eta Koordinazio Maila berritzeko  

  • Behin betiko emaitzak alderdi ekologistaren III. Biltzarrean emango dira ezagutzera, urriaren lehen asteburuan Donostiako Miramar jauregian

Irailaren11n barne-prozesu bat ireki da, batetik, EQUO Berdeak alderdiaren bozeramailetza paritarioa osatuko duten bi pertsonak hautatzeko, eta, bestetik, Euskadiko Koordinazio Mahaia berritzeko, zortzi pertsonak parekotasunean osatuko dutena, organo horretan lurralde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) gutxienez pertsona baten presentzia bermatuko delarik.

2011n bidea hasi zuenez geroztik, alderdi ekologistak primarioen bitartez hautatzen ditu bere barne-kargu guztiak. EQUO Berdeak alderdiko kide eta jarraitzaile guztiek hautaketan parte har dezakete, estatutu federaletan jasotakoari jarraikiz.

Prozesuari hasiera emateko, hautagai-zerrendak aurkezteko epea ireki da; ondoren, kanpaina garatuko da, eta, datorren 26an, botoa emateko epea hasiko da. Behin betiko emaitzak alderdi ekologistaren III. Biltzarrean emango dira ezagutzera, urriaren lehen asteburuan Donostiako Miramar jauregian. Erika Martínez eta Ramón Sánchez, egungo kobozeramaileak, alderdiko aurpegi nabariak izan dira bi urte hauetan.

Karguak berritzeko lanetan ez ezik, estrategia eguneratzeko lanetan ere ari dira alderdikideak egunotan, datozen urteetan euskal berdeen noranzkoa gidatuko duten dokumentu politiko eta antolamenduzkoak egiteko. Euskal gizartea kezkatuta ageri da klima-krisiaren aurrean, eta herritarren artean gero eta gehiago dira uste dutenak ekintza politikoak zeregin garrantzitsu bat bete behar duela ingurumena eta baliabide naturalak babestu eta kontserbatzean. Gizartean gorantz doan pertzepzio horren aurrean, EQUO Berdeak da Euskadin eskari sozial horiekin bat egiteko eta erantzun eta konponbide eraginkorrak emateko gauza den indar politiko bakarra, eta horrela aurkeztuko gara datorren urriaren 5ean, Miramar jauregian. Alderdi berdeak soilik heltzen dio zeregin horri ikuspegi integral batetik, hau da, aldaketa soziala, politikoa eta ekonomikoa bultzatuz, “justizia soziala eta ingurumen-justizia eskutik helduta doazelako”.