Ekintza errazak, etekin ikusgarriak. amalurra zaindu!!
Izenburua duen erakusketa ireki dute Legazpiko Monika Montaguado eta Alberto Bezunartea EQUOkideek, Basuraleza esaten diogun eta gizakiok Naturan lagatzen dugun zaborrari buruz.
Monika eta Alberto EQUOkideek honela laburbiltzen dute, Euskadin ibiltari izateko asmoarekin, antolatu duten erakusketa.
1.- Gure ibaien egoera latza, hondakinez beterik, erakustea. Ikusiko dituzuen argazkiak Urola Ibaian ateratakoak dira, konkretuki Mirandaola eta Dia-ko biribilgunearen artean.
2.- Ibaien inguruko erakusketa hau ikustera datozen pertsona guztien konzienziazioa eta sentsibilizazioa, bere jokaerarekin lagun dezaten, haien hondakinak egoki kudeatuz, eta honela, ez arazoaren, baizik eta konponbidearen parte izateko.
3.- Legazpiarrei Irabazi Legazpik (orain Berdeak + independenteak) aurkeztutako mozioa ezagutaraztea eta, horren bidez, Udalak hartutako konpromisoa zabaldu. Udal eskumenaren arabera, udalerriko ur masak garbi mantentzeko, Hiri Hondakin Solidoak (HHS) jasoko dira urte osoan zehar. Era berean, Udaletxeak kontzientziazio-kanpainak modu erregularrean egingo ditu.
4.- Behar bezala kudeatutako hondakinen balioaz kontzientziatzea, baliabide gisa. Hau, Anjel Jimenezek (Anjel2J sarean) egindako collage-en bidez erakutsi nahi da.
5.- Itsasoaren egoera ibaien egoerarekin lotura zuzena duela ikustaraztea eta hauek hondakinentzat benetako autobideak direla itsasorantz.
Iradokizunak, laguntza eta harremanetarako kontaktua: berdeak.independientes.legazpi@gmail.com