Urte guzti hauetan Gurutze Gorriak oso zerbitzu profesionala eta kalitate handikoa eskaini du Zarautzko hondartzan.
Podemos-EquoBerdeak alderditik udal gobernuari zerbitzu berbera eskaintzen jarrai dezan exijitzen diogu. Zarautzko hondartzak, Gipuzkoako hondartza arruskutsuenetarikoa izanik, ezin dezake udal gobernuaren gaitasunik eza eta arduragabekeriagatik sorospen zerbitzu murriztu eta ez-askirik izan. Eta ez hori bakarrik: zerbitzu horrek osasun eta administrazio arloetan ere kalitate berbera izaten jarrai dezan exijitzen dugu.
Era berean, surf guneen kudeaketa eraginkorra eta erreala izan dadin eskatzen dugu, denok ere bainuaz lasaiki gozatu ahal izan dezagun. Ez dezagun ahaztu hondartza leku publikoa dela eta ez harekin salerosketan ibiltzeko gunea.
Azkenik, Foru Aldundiari eskatzen diogu Bizkaian bezala Gipuzkoan ere hondartzen kudeaketa Aldunditik egin dadin beharrezko diren ekimenak garatu ditzan