● Toki-batzarra babes-sinadurak biltzen ari da, eta jarraian Udalari helaraziko dizkio, erreklamazioa kontuan har dezan, harekin bat egin dezan eta Adif-i jakinaraz diezaion
EQUO Bidasoako toki-batzarra babes-sinadurak biltzen ari da eremuko hogeita hamar tokitan baino gehiagotan, baita Change.org plataformaren bitartez ere, Irungo tren-geltoki berriak familiako animalientzako itxarongune bat eduki dezala eskatzeko.
Garraio publikoaren erabiltzaileen artean animaliak berekin daramatzatenak gero eta gehiago direla ikusirik, alderdi ekologistak egokitzat jotzen du horrelako zerbitzu bat irekitzea. Toki espezifiko bat izango litzateke, gainerako itxarote-eremu eta elkarguneetatik bereizia, animaliei gune eroso bat ahalbidetuko liekeena, bidaiarien zarata eta joan-etorrietatik urruti. Gainera, EQUO Berdeak Bidasoako kideok uste dugu ekipamendu hori “trenaren erabilera areagotzeko lagungarri litzatekeela, bizikidetza-arazoak konponduko lituzkeelako; izan ere, hainbat arrazoi direla medio, hainbat bidaiarik ez dute gogoko itxarongela komunetan edo nasetan animaliak egotea”.
Sinadurak bildu ondoren, batzarrak Irungo Udalari helaraziko dizkio testu batekin batera, non udalari eskatuko dion ekimenarekin bat egin dezan eta ADIFen dagokion lantaldeari jakinaraz diezaion . “Gure ustez horrelako ekimen bat mesedegarri litzateke hiriaren irudi barne-hartzaile, moderno eta sentsibilizatua emateko. Bidasoako herritarrak animalien zaintzaren alorrean eredugarri direla esan ohi dugu, eta ziur gaude denek ere begi onez ikusiko luketela geltoki berriak zerbitzu hori eskaintzea. Aukera ona da, halaber, gure animaliekiko begirune berezi hori erakusteko, hoteletan gero eta gehiago egiten ari den moduan”, adierazi dute.