● EQUOko liderraren ustez onartezina da Burgosko zentraleko langileek jasotako erradiazio-dosietan anomalia batzuk detektatzea
EQUO Berdeak alderdiak Unidas Podemosen duen diputatu Juantxo López de Uralde oso kritiko agertu da Santa María de Garoñako zentral nuklearraren aurre-eraispenerako lanen plangintzaren inguruan jakinarazi diren azken informazioei dagokienez. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Burgosko zentraleko langileek jasotako erradiazio-dosietan hainbat anomalia detektatu ditu, langileen arrisku erradiologikoen kalkuluan izandako zehaztugabetasunek eragin dituztenak.
Erakundeak berak eman dituen eta EFE agentziak hedatu dituen azalpenen arabera, dosi ofizial maximo indibiduala izeneko adierazlea ez dator bat administrazio-mailako dosi-balioarekin. Egoera horren aurrean, organoak adierazten du beharrezkoa dela instalazioko lan-dosien helburuen eta urteko operazionalen zenbaketa-aurreikuspen berriak egitea. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak era berean azpimarratu du ezinbestekoa dela iraupen mugatuko zona kontrolatuko seinaleztapena berritzea, nekez bereizten baitira kutsadura- eta/edo erradiazio-arriskuak.
Informazio horien berri izan ondoren, Juantxo López de Uraldek berehala galdera bat erregistratu du Diputatuen Kontseiluan, ikuskapenetan aurkitutako anomalia horiei buruzko azalpen zabalagoak eman ditzala eskatuz Gobernuari. “Onartezina da hori gertatzea, plantako langileentzat nahiz ingurumenarentzat eragin ditzakeen inpaktuengatik. Segurtasun-neurriek instalazio horretako langileen integritatea % 100ean bermatu behar dute. Ezin da arrisku-izpirik sortu ez aurre-eraispen fase honetan ezta eraispen-fasean ere ez”, adierazi du diputatuak.
Egindako galderen artean, galdetu da Gobernuak zein neurritan zuen egoera horren berri; behin betiko ixtea erabaki zenetik aurrera zentralaren jabea den Nuclenor enpresaren jardunari buruzko balorazioa egitea, edota Garoñako langileak gehiegizko erradiazio-dosiekiko esposizioan egon ote diren.
[gview file=”http://euskadi.partidoequo.es/wp-content/uploads/2019/06/Pregunta-ESCRITA-1.pdf”]