Berdea euskal politikan Elkarrekin Podemos koalizioan sendotu da M26aren ostean

EQUO BERDEAK alderdiaren ustez, udal eta foru hauteskunde hauetan espero ziren emaitzak lortu ez badira ere, Elkarrekin Podemos koalizioa espazio politiko ezagun eta sendo bezala finkatzeko baliagarri dira.

Hauteskunde hauetan argi geratu da berdeok euskal politikan dugun tokia bermatua dagoela Elkarrekin Podemos koalizioaren eskutik, non EQUO Berdeak alderdiaren ekarpena funtsezkoa den.

Hala eta guztiz ere, Elkarrekin Podemos koalizioko gure kideen eta toki erakundeetan defendatuko den programaren eskutik, non ekologia politikoa elementu egituratzailea dela onartu den, hurrengo udal- eta foru-legegintzaldian lanean jarraituko dugu politiken erdigunean pertsonak eta ez beste interesak jarriko dituen eredurantz aurrera egiteko bidean, gure udalerrietarako gizarte- eta ingurumen-justizia handiagoa ekarriko duen eredu baterantz alegia.

EQUO Berdeak alderdiarentzat pozgarria da hiriburu nagusietatik bitan zinegotziak mantendu izana; izan ere, herritarrek botoekin babestu dute Carmen Muñozek Bilbon eta Óscar Fernándezek Gasteizen ongi egindako lana. Zoritxarrez, ordea, gure alderdiak ez du Batzar Nagusietarako presentzia zuzena lortu.

EQUO Berdeak alderdiak lanean jarraituko du minutu bat ere galdu gabe politiketan eragiteko helburu argiarekin, klima-larrialdiaren aurrean ekintza politiko urgenteak aldarrikatuz. Gure erronka da Euskadi eta Euskadiko lurralde eta udalerriak erreferentzia bihurtzea politika berdeen alorrean, belaunaldi berriei etorkizuna ziurtatzeko pertsonak eta planeta esplotatu gabe. Eta lanean jarraituko dugu aldaketa lortzeko, aukera ikusten dugun tokian gobernu aurrerakoiak sortzeko.