Elkarrekin Podemos aldaketa-berme Araban eta Gasteizen programa sozial, berde eta feminista batekin, “inor ere atzean uzten ez duena”

  • Elkarrekin Podemosek, Ezker Anitza IUk eta EQUO Berdeak alderdiak osatutako koalizioak proposamen nabarmenak xehatu ditu lurralde eta udalerri garden baterako bidean aurrera egiteko, lan duina, ETE sendo eta arduratsuak eta blindatutako eskubide sozialak izango dituen lurralde eta udalerri bat lortzeko bidean.

Arabako Aldundirako eta Gasteizko Udalerako Elkarrekin Podemos koalizioaren (Ahal Dugu, Ezker Anitza IU eta EQUO Berdeak) kandidaturak gaur aurkeztu du komunikabideekin izandako gosari batean bere hauteskunde-programa hiriburuak eta lurraldeak datorren hamarkadako erronka sozial eta ingurumen-arlokoei aurre egin diezaieten inor atzean utzi gabe. “Bi erakundeetako gobernu-aldaketa posible izateko bide bakarra Elkarrekin Podemosen indar handia izango da, aurrean EAJren makulu-lanak egiten dituen PSE eta Urtaran alkate jartzeko gobernatzeari uko egin zion EHBildu izango dituelarik. Berme-aldaketa gara eta hori erakutsi dugu gobernatzen dugun tokietan eta Madrilen lortu ditugun akordioen bidez”, Arantxa Abecia eta Fernando López Castillo zerrendaburuek defendatu dutenez.

7 jardun-ardatzek osatzen dute foru-programa, 200 neurrirekin baino gehiagorekin, honako hauek nabarmenduta: egoitza-plaza publiko berriak sortzea, erakinak berrerabiliz lurzoru berrien okupazioa saihesteko; beren etxeetan bizitza autonomo bat eraman nahi duten adineko pertsonen etxeko zaintzen programa sozio-sanitario bat, Zurekin etxean/en casa contigo; energia-efizientzian eta energia berriztagarrietan espezializatutako enpresa-sare bat sortzea sustatzen duen energia jasangarriko plan bat, ETEei, autonomoei eta ekintzaileei babesa eskaintzeko bulego bakar bat; zerga-pribilejioak kentzea, hala nola Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ez ordaintzea edo estatuko finantziazioa, eliza katolikoarentzat eta beste konfesio erlijioso batzuentzat; eta Berdintasuneko Foru Arau bat lantzea.

“Izaera sozial, ekologista eta feminista nabarmena duen programa bat da, eta berme bakarra da EAJk ikusten ez duen edo ikusi nahi ez duen bi abiadurako Araba hori amaitzeko”, nabarmendu du Abeciak, pertsona guztiek gure lurraldean etorkizun duin bat izan dezaten aukerak sortuko dituzten politikak egiteko premiaz konbentzituta. “Politika sozialak, bultzada landa-munduan, energia berdea, jasangarritasuna enplegua sortzeko, egiazko berdintasuna emakumeen eta gizonen artean, eta diru-sarrera nahikoak zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak bermatzeko, horiexek dira Arabak behar duen aldaketa bermatzen duen programa bakarraren lan-ildoetako batzuk”, nabarmendu du diputatu nagusirako hautagaiak.

Bestalde, Batzar Nagusietarako Elkarrekin Podemoseko zerrendako bigarren postuan doan José Damián García-Morenok defendatu du pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzu publiko batzuek finantzaketa nahikoa behar dutela. “Horregatik, erreformatu egin behar da gaurko zerga-sistema etekin gehiago lortzen dituztenek ekarpen handiagoa egin dezaten, eta, aldi berean, Elizari zerga-pribilejioak kentzea, hala nola Ondasun Higiezinen Zerga ez ordaintzeko pribilegioa”, azpimarratu duenez.

Udal-programari dagokionez, Fernando López Castillo alkategaiak programari eusten dioten hiru zutabeak nabarmendu ditu: Gasteiz atsegin eta jasangarria, lan duinarekin, Gasteiz ireki, garden, partizipatibo eta berdintasunezkoa, eta bizitza duin baterako eskubide sozialak dituen Gasteiz. “Horizonte berdea, horizonte morea eta horizonte gorria, benetan funtzionatzen duen neurri oso konkretuekin, bereziki kontuan izanda gure emakumek, gure gazteak eta gure adinekoak”, defendatu duenez.

Lehenengo blokeak hainbat ekintza biltzen ditu, hala nola Mugikortasun Jasangarrirako Herritarren Ituna, trenbidea osorik lurperatzeko bultzada, garraio publiko elektrifikatuaren ezarpena, garraio publikoko sareak industrialdeekin konektatzea, energiaren udal-arloko enpresa merkaturatzaile bat, Eguzki Eraztun bat sortzea eta zerga-pizgarriak ETE jasangarrietarako.

Bigarren lehentasun gisa ezartzen ditu garbiketa eta beste zerbitzu publiko batzuk berriz ere udalaren esku geratzea, Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Udal Bulego bat, kargudun guztien soldata mugatzea eta haien agenda argitaratzea, eta aurrekontuaren gutxienez % 1 blindatzea indarkeria matxisten aurka borrokatzeko.

Hirugarrenari dagokionez, López Castillok azpimarratu egin ditu joko-aretoen eta apustu-lokalen arautzea, Etxebizitza Bulego bat eta alokairu sozialeko Etxebizitzen Parke Publiko bat, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kudeaketa publikoa berreskuratzea, adinekoentzako eguneko zentroen sarea handitzea auzoetan, eta etxeko otordu-zerbitzuaren itxarote-zerrenda kentzea.

Bestalde, udal-zerrendetako hirugarren eta Irabazi alderdiko egungo zinegotzi Oscar Fernándezek azpimarratu du garrantzitsua dela 2030eko Gasteiz izango denaren oinarriak ezartzea, “pertsonak eta Planeta zaindu ditzan”. Helburu hori lortzeko, trantsizio ekologiko bat egiteko premia ezartzen du udal-programak, gure sistema ekonomikoa eta gure produkzio-eredua eraldatzeko baliagarria izango dena. Hori egiteko “ekonomia jasangarria erakarriko duten, enplegu berdea sortuko duten eta udalerrian lan egiten duten pertsonei ongi bizitzean oinarritutako bizi-proiektu bat garantzea ahalbidetuko dien neurriak proposatzen ditu, irtenbide duina emanez langabeei, eta industriaren trantsizio ekologikoa bultzatuz, batez ere automobilaren eta logistikaren kasuan”, azpimarratu duenez.