Elkarrekin Podemosek toki-akzioak erreklamatzen ditu erabilera bakarreko plastikoen desagerrarazpenean laguntzeko

  • Gasteizen garatutako erreibindikazio-ekitaldi batean, oihalezko 500 poltsa baino gehiagoz osatutako poltsa sorta bat banatu du kandidaturak herritarren artean, plastikozko poltsen ordezko gisa.

Elkarrekin Podemosek (Ahal Dugu, Ezker Anitza eta EQUO Berdeak) Arabako Aldundirako eta Gasteizko Udalerako aurkeztuko duen kandidaturak toki-ekintzak erreibindikatu ditu gaur goizean erabilera bakarreko plastikoen desagerrarazpenean laguntzeko.

Material horiek hainbat esparrutan duten erabilera ingurumen-arazo larriak eragiten ari da, batez ere ozeanoetan, eta eragina du, halaber, pertsonen osasunean, mikroplastikoek elikadura-katean duten presentzia dela-eta.

Araban, birziklatutako plastikoen ehunen hondakin plastikoen guztizkoaren % 28 da soilik, eta EBren arabera, plastikoaren % 55 birziklatu beharko da 2013rako.

Koalizioak uste du Gasteiz eta Araba trabatuta daudela arlo horretan, eta, hori horrela, herritarren zati batek oraindik zehazki ez daki nola bereizten diren behar bezala etxeko hondakinak. Horregatik, garatu beharreko neurrietako bat zera da, jarraibide zuzenei buruz etxez etxe eta saltokiz saltoki informatuko duten lantaldeak sortzea.

Dena den, Elkarrekin Podemosentzat funtsezkoa da gure bizitza inbaditzen duten plastikozko bilgarrien erabilera erabat proportziorik gabeari buruzko kontzientziaziotik haratago joatea. Funtsezkoa da, jatorritik hasita, material hain kaltegarri horien produkzioa gutxitzea.

Ildo horretan, gaur goizean Gasteizen egindako ekitaldi batean, Arabako diputatu nagusi izateko hautagai Arantxa Abeciak adierazi du plastikoaren erabilerari ezan zaiola eutsi, eta erabili eta botatzearen kulturaren inpaktu kaltegarrien adibide garbia dugula. Arazoaren jatorrira jo behar dugu eta, lehenik, zirkulazioan jartzen den plastiko kantitatea gutxitu, eta ondoren berrerabiltzearen eta birziklatzearen alde egitea”, azpimarratu du Abeciak.

Ekonomia zirkular baterantz aurrera egitearen garrantzia azpimarratu du koalizioak, lehenik murrizketaren alde egingo duena, baina, horrekin batera, ingurumen-inpaktu txikiago duten material berrien erabilera progresiboki ere sartuta. “Erabili eta botatzeko plastiko horiek zenbaitetan 10 minutu ere ez dituzte egiten gure eskuen artean. Haatik, urteak eta urteak irauten dute gure ingurumenean, ondorio larriak eraginez ingurune naturalei zein pertsonei. Green Capital bat bagara, erronka horiei aurre egiteko erantzukizuna dugu”, azpimarratu duenez.

Ildo beretik aritu da Elkarrekin Podemos koalizio barruko EQUO Berdeak alderdiko udal-hautagaia, zeinak birziklatze-tasez hitz egiten ari zela aprobetxatuta, berretsi egin duen koalizioak ontzien itzulketa- eta berrerabilera-sistemak berreskuratzearen alde egiten duen apustua. “Ontzien hondakinak kudeatzeko sistema (Ecoembes) ez da arazoa konpontzen ari. Horregatik, beste alternatiba batzuk proposatzen ditugu, hala nola Gordailu, Itzulketa eta Berrerabilera Sistema, munduko beste leku batzuetan arrakastaz funtzionatzen ari dena eta garai batean ere erabilgarritasun handikoa izan zena”, proposatu duenez.

Azalpen horren ondoren, herritarren artean oihalezko poltsak banatzeko kanpaina hasi dute hautagaiek, 500 poltsa baino gehiagoz osatutako poltsa sorta batekin, plastikozko poltsen ordezko gisa