Juantxo Lopez de Uraldek Sestaon egindako hauteskunde-ekitaldi batean kritikatu du EAJk zein PSEk politika industrial eta ekonomiko “zaharkitu, etorkizunik gabeko” bati eusten diotela. Elkarrekin Podemos koalizioko Arabatik aurkeztutako Kongresurako hautagaiak azpimarratu du enpresek, batez ere automozioaren sektorekoek, “fin ibili behar dutela gu abangoardian jartzeko”, eredu produktiboari dagokionez. “Enplegua ekonomia berdean dago. Hor salbatuko dugu industria”.
EQUO alderdiko ordezkari eta Kongresurako hautagaiak kritikatu duenez, “aspaldian ez dago proiektu industrialik Euskadin” eta aurreratu du La Navalekin gertatutakoa beste zenbait industriarekin ere gertatuko dela, adibidez automobilaren industriarekin. “Arazoa ez dago dieselean, Marotok esaten duen bezala, arazoa da auto elektrikoa Asian produzitzen ari direla.
Fin ibiltzen hasten ez bagara, industria kanpora joango da”, ohartarazi duenez. Uraldek erreibindikatu duenez, gainerako alderdiek ez bezala, koalizio progresistak Euskadirentzat proiektu bat du eredu-aldaketa batean eta hainbat neurritan oinarritutakoa, hala nola BPGaren % 2,5 energia berriztagarrien produkzioan inbertitzea edo banku publiko bat sortzea bertatik kudeatzeko bankuek herritarrei zor dieten 60.000 milioi eurotik gorako diru-kopurua”.