Elkarrekin Podemosek proiektu feminista, jasangarria, inklusiboa eta aukera-berdintasuna defendatuko duena bultzatuko du Araban eta Gasteizen

  • EQUO Berdeak alderditik Batzar Nagusietarako hautagai den Belén Lorbadak adierazi duenez, Gasteiz eta Araba erreferente bihurtuko dituzte pertsonen bizi-kalitatea eta ingurunea hobetzera bideratutako politikei dagokienez, “ez EAJk, ez PPk ez baitute jakin hori egiten”

Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek osatutako Elkarrekin Podemos koalizioak gaur goizean aurkeztu ditu Gasteizen Udalerako eta Batzar Nagusietarako hautagaiak.

EQUO Berdeak alderdiari dagokionez, komunikabideekin egindako hitzorduan Óscar Fernández Martínek parte hartu du, Gasteizko Udalerako hautagaiak, baita Arabako Batzar Nagusietarako hautagai diren Belén Lorbadak eta Txema Ruiz de Apodacak ere.

Belén Lorbadak esan du “Green Capital izatea marketin berderako elementua baino ez zela izan, edukiz gabetutako marka hutsa eta Andre Maria Zuriaren plazako heskaia”. Hautagai berdearen arabera, aurreko gobernuek, ez Marotorenak, ez Urtaranen gobernuak ez dute green espiritu hori baliatu benetako politiketan aurrera egiteko, pertsonen eta planetaren mesedetan, politika feminista eta ekologistetan aurrera egiteko.

Lorbadak herritarrei ohartarazi die popularren eta jeltzaleen ez-egite hori ez dela aldatuko, zeren bi alderdiek “eskuak eta hankak lotuta baitituzte beren interes alderdikoiekin, eta ez dute haratago ikusten. Gure koalizioak galdutako denbora berreskuratuko du, aurreko gobernuen ikuspegi faltagatik galdutako denbora”.

Bukatzeko zera esan du, “guk eztabaidak jarriko ditugu mahai gainean, Arabako eta Gasteizko ezein gobernu orain arte mahai gaineratzen ausartu ez diren eztabaidak. Zeren premiazkoa baita gure lurraldean trantsizio ekologikoa abiaraztea, aurre egin beharreko erronka sozial eta ekologikoak gainditzeko aukera izan nahi badugu. Gasteiz eta Araba erreferente bihurtuko ditugu pertsonen bizi-kalitatea eta ingurunea hobetzera bideratutako politikei dagokienez”.

Aurretik, Arantxa Abeciak parte hartu du, Podemos alderdiak Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaile eta diputatu nagusi izateko hautagaiak; baita Gasteizko alkategai Fernando López Castillok ere, eta hiri abegikorra, solidarioa, librea eta igualitarioa defendatu du.