PPren ekimenez, ehiza babesteari buruzko proposamen bat eztabaidatzen ari da Eusko Legebiltzarra. “Hemen, Euskadin, ez da beharrezkoa ehiza goraipatzea, ezta bultzatzea ere, jarduera hori erakundeen aldetik babestuta eta pribilegiatuta baitago Legea betetzen ez duenean ere. Proposamen hori garaiz kanpo dator eta ez da beharrezkoa”. Hitz irmo horiekin hasi du mintzaldia José Ramón Becerra gure legebiltzarkideak; bere esanetan, “ingurumenaren kontserbazioarekin eta babesarekin lor daitekeen aberastasuna askoz handiagoa da Euskadin, gaur egun, ehizak eragiten duena baino; etorkizuna baino iragan handiagoa du ehizak. Eta gainpopulazioari modu askotara egin dakioke aurre, ez tiroka”. Mintzaldi osoa entzun dezakezu hemen.