Elkarrekin Podemos koalizioan joango da hurrengo hauteskundeetan EQUO alderdia

Martxoaren 12tik 14ra bitarte egindako bozketa batean, alderdi berdeko afiliatu eta jarraitzaileek berretsi egin dute apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako alderdi morearekin lortutako koalizio-akordioa. Hortaz, Elkarrekin Podemos koalizioan joango da hurrengo hauteskundeetan EQUO alderdia.

Bozketaren emaitzak honako hauek izan dira: % 51,7 alde, % 44 aurka eta % 4,3 abstentzio. 1.126 afiliatu eta jarraitzailek parte hartu dute guztira.

Hauteskunde Orokorretarako EQUO alderdiko hautagai Juantxo Lopez de Uraldek adierazi duenez, “Equo alderdiko militanteek elkargunearekin bat egitea erabaki dute berriz ere. Elkarrekin urrutiago goaz, baita klima-aldaketaren aurkako borrokan eta jasangarritasunerantz eramango gaituen eredu-aldaketa bat bultzatzeko ere, politika-arloan urgentzia handikoak bihurtu diren bi gai aipatzearren. Gainera, funtsezkoa da Espainian eskuineko gobernu bat itzul dadin saihesteko elkartzea. Orain, ahalegin guztiak egin behar ditugu hauteskundeak irabazteko”.

Bestalde, alderdi politikoko kobozeramaile federal Loïc Alejandrok azpimarratu duenez, “behin-behineko emaitzek adierazten dute EQUO alderdiko gehiengo batek baiezkoa eman diola fronte komunari eta indarrak biltzeari. Gure ekarpena egingo dugu bere aurpegia gero eta gehiago erakusten ari den eskuin horren garaipena saihesteko. Eta batez ere gogor lan egingo dugu EQUO alderdiaren eta ekologia politikoaren ahotsa Kongresuan entzuna izan dadin Elkarrekin Podemosen bidez. Azken emaitzaz haratago, gehiengo estua izan da eta horrek gogoeta egitera eraman behar gaitu.”

Bera ere kobozeramaile eta Malagatik hautagai Carmen Molinaren ustez, “Emaitzak berresten du Ekologia Politikoak eredu honen arazo larriei eskaini behar dien planteamendu eta proposamenek aurrera egin dezaten eta agerikotasuna izan dezaten lan egiteko aukera dagoela.”