Barakaldon etxerik ez dutenentzako urgentziazko neurriak hartzeko eskatu dugu tenperatura hotzak direla eta

  • Aterpea beterik dago
  • Azken zenbaketaren arabera, urrian egina, 30 lagunek kalean pasatzen dute gaua.

Irabazi Barakaldok urgentziazko neurriak eskatu dizkio gobernu taldeari, ikusita udalaren aterpea betea dagoela eta negu giroan gaudela. Udalaren baliabidea (bakarra eskualdean) bete-betea dago, eta koalizioak leku gehiago eskatu ditu, “eguraldi makurra dagoela ikusita”.

Ezkerreko koalizioak —Ezker Anitzak, EQUOk eta independenteek osatuak— eskaera egin dio gobernu taldeari, ezen “urgentziazko neurriak” hartu behar direla udalerrian nolako negua ari duen ikusita. Irabazik dioenez, “hogei lagun karrikan ari dira pasatzen gaua, ez baitute aterpean sartzerik”. Hori dela eta, Ramon Sanchezek, koalizioko zinegotziak, lehen bai lehen leku berriak prestatzeko eta bai sartzeko bai bertan egoteko baldintzak zabaltzea eskatu du. Sanchezek hauxe gogorarazi du: “Orain egun gutxi bi gradu egin ditu zero azpitik, eta orain, gainera, euria eta haizea etorri dira”.

 

Irabaziko zinegotziak azaldu duenez, “komunitatearen egitateari esker diraute bizirik pertsona horietako askok”, eta “administrazioaren ardura da inortxok ere ez pasatzea gaua kalean”. Alde horretatik, gogorarazi du azken zenbaketan agerian gelditu dela etxerik ez dutenen kopuruak gorakada izan duela; “horrek erakusten du zeozer oker dabilela”. Sanchezen iritziz, leku berriak prestatu behar dira, eta neurriak hartu urgentziaz, “baina Ezkerraldeko Udalek elkarrekin jardun behar lukete gai honetan”; hortaz, administrazioei eskatu die neurriak arin har ditzatela batera koordinatuta.