- Animaliak sakrifikatu behar ez diren beste aukera batzuk aztertzea eskatu du, Kataluniako hainbat herritan egiten ari diren moduan, hala nola Terrasan edo San Cugaten, hesiak, uxagarriak eta antisorgailuak erabilita.
- Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkura batean erabaki zenez, Aldundiak azterketa zientifikoa egin behar du lurraldean dauden espezie zinegetikoen egoera zein den jakiteko.
Oscar Fernándezek basurdeak lau arkularien bitartez kontrolatzeko kanpaina geldiarazteko eskaera egin du formalki. Neurri hori azken instantzian hartu behar da, beste aukera guztiak baztertu ostean. Gainera, ez da ziurra eraginkorra denik eta, arkulariak huts eginez gero, basurde zauritua arriskutsua izan daiteke faunarentzat eta ehiza-eremutik gertu dauden pertsonentzat.

IRABAZI-GANAR alderdiak, Arabako Batzar Nagusietan onetsitako mozio batean eskatu zuenez, zera eskatzen dio Arabako Foru Aldundiari, gaian eskuduna den aldetik, azterketa zientifiko bat egin dezan lurraldean dauden espezie zinegetikoen egoera zein den jakiteko, zenbat dauden kalkulatzearren eta, hortik abiatuta, populazioa kudeatzeko oinarri zientifikodun plana egiteko. Oraintxe bertan, ez dakigu zenbat basurde-buru dauden Salburuan eta, beraz, ezin dugu jakin zenbat animalia sakrifikatu behar diren.
Oscar Fernández zinegotziak gaiari buruzko premiazko bilera bat egiteko eskaera aurkeztuko du, eta sakrifizioa ez diren beste hainbat aukera proposatuko ditu, Kataluniako hainbat herritan, esaterako Terrasan edo San Cugaten, lantzen ari direnen antzekoak. “Dela suzko armen bidez, dela arkularien bidez, ehizak ez du arazoa konponduko, ez dagoelako kontrolik, ezta jarraipen zientifikorik ere basurde populazioari dagokionez. Eta gauza bakarra lortuko dute, animalia horiei behar ez den sufrimendua eragitea eta, gainera, inguruko espezieak eta pertsonak arriskuan jar ditzakete. Basurdeak sakrifikatzea eskatzen ez duen proiektu pilotua landu daiteke Salburuan, hesiak, uxagarriak eta antisorgailuak erabilita”.