Bilboko eskola publikoetako elikadura sistema hobetu nahi dugu

  • UdalBerri koalizioak jantokiak kudeatzeko eredu berria sustatu nahi du erosketa eta produkzio ekologiko, osasungarri eta hurbilekoaren irizpideak bultzatuz.
  • Horrez gain, eskola publikoetan elikadura hezkuntzako programa bat martxan jartzea eskatuko du.

Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeak osatutako udal-taldeak eskoletako jantoki publikoak kudeatzeari eta elikadura-hezkuntzako programa bat bultzatzeari buruzko proposamena defendatuko du urtarrileko osoko bilkuran.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatutako araudi berri baten indarra baliatuz UdalBerrik eskatuko duena zera da: eskoletako jantokiak kudeatzeko eredu berri bat sustatzea, betiere udal-eskumenen barruan, erosketa eta produkzio ekologiko, osasungarri eta hurbilekoaren irizpideak txertatuz eredu horretan. “Azken finean hau da Euskal Eskola Publikoaren Familien Elkartearen erreibindikazio zahar bat. Modu honetan, ikasleen osasuna hobetu daiteke eta aldi berean inpaktu ekologikoa murriztu daiteke”, azpimarratu du Carmen Muñoz-ek, udal-taldearen bozeramaileak.

Bestalde, Bilboko ikastetxe publikoetan elikadura hezkuntzako programa bat bultzatzea eskatzen du UdalBerrik, elikadurako sektore pribatuak hezkuntza-esparruan izaten dituen injerentzia interesatuak aldi berean prebenituz. “Ez dago zalantzarik: gure osasuna eta elikatzen garen eraren artean harreman zuzena dago. Aldiz,  gure gizartean informazio eskasa daukagu gai honen inguruan. Hau dela eta, instituzioek bermatu beharko lukete gai honen inguruko hezkuntza ditugun ohitura txarrekin bukatu ahal izateko”, azaldu du Muñozek.