Auzoko konpost-ontziak jartzeko diru-laguntzak prestatzeko eskatu dio EQUO Berdeak alderdiak Udalari

  • Alderdi berdeak gogorarazi duenez, gai organikoak birziklatzeko sistema hori ezartzeko interesa agertu dute jabekideen hainbat erkidegok.
  • Udalak esfortzu itzela egin behar du Europar Batasunak hondakin-bereizketaren arloan ezarritako helburuak bete nahi baditu.

EQUO Berdeak alderdiak diru-laguntzen lerro bat prestatzeko eskatu dio Gasteizko Udalari, nahi duten jabekideen erkidegoek auzoko konpost-ontziak jarri ahal izan ditzaten. Laguntza-lerro horrekin batera, gai organikoa birziklatzeko eta konposta egiteko programa bat ere abiarazi behar da, eta erkidego horiek programari atxikitzeko konpromisoa hartu behar dute.

Alderdi berdeak gogoratu du jabekideen erkidego ugarik adierazi dutela interesa beren gai organikoa birziklatu eta konposta egiteko, norberaren edo erkidegoaren baratzeetan ongarritzat erabiltzearren. Gaur egun, hiri-baratzeak Zabalganan, Salburuan eta Lakuan daudenez, auzo horietan has daiteke ekimena garatzen. Gainera, oso erraza da programarekiko atxikimendua sustatzea, hondakinak biltzeari buruzko Zerga Ordenantzan hobariak aplikatuta; “gauzak ondo egiten dituena saritu egin behar dugu”, adierazi dute EQUO Berdeak alderditik.

Bukatzeko, EQUO Berdeak alderdiaren arabera, herritarren eskaerei ezin zaie entzungor egin, batik bat, norabide egokiari jarraitzen badiote eta Europar Batasuneko araudian hondakinen arloan ezarritako helburuekin bat baldin badatoz.