Irabazi Barakaldok eskatu du gizarte-bono elektrikoaren eskuragarritasunaren aldeko neurriak har daitezela
Ezkerreko koalizioak mozioa aurkeztu du gizarte zerbitzuek informazioa emateko erremintak indartu ditzaten, barakaldarrek pobrezia energetikoarekin lotutako laguntzen inguruko nondik-norakoen berri izateko, hala nola, gizarte-bonoari buruzkoa. Horrez gain, testuak sail horretako langileek formakuntza espezifikoa jasotzeko bermatzea barneratzen du.
Ramon Sanchezek, Irabazi Barkaldoko zinegotziak, prentsaurrekoa eman du astelehen honetan gizarte-bono elektrikoaren eskuragarritasunaren aldeko neurriak har daitezela eskatzeko. Era honetan, Barakaldoko herritarrek, batez ere, kalteberatasun egoeran daudenek, errazago izango lukete horren inguruko nondik-norakoak ezagutzea.
Sanchezek gogorarazi du, duela urtebete onartu zela gizarte-bono elektrikoa kalteberatasun kolektiboentzat. “Gatazka-puntua bazegoen, bonoa mantentzeko berritzera behartzen zuena”, adierazi du Sanchezek, “prozesu horren porrotaren datuak daude, oso pertsona gutxik berritzeko asmoa adierazi dutelako, eta hori larritzekoa da”. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak azpimarratu du datu horiek direla-eta, Gobernua berritze-epea luzatu beharrean egon dela, urrian bukatzen zena, orain, abenduaren 31ra luzatu dute.
“Horrexegatik guztiagatik, Irabazi Barakaldok mozioa aurkeztu du gizarte zerbitzuek informazioa emateko erremintak indartu ditzaten, barakaldarrek pobrezia energetikoarekin lotutako laguntzen inguruko nondik-norakoen berri izateko, hala nola, gizarte-bonoari buruzkoa”, esan du Sanchezek. “Horregatik, udal-gobernuari eskatu diogu neurri zehatzak har ditzala, lehen bait lehen, abenduaren 31a baino lehen informazioa barakaldarrei helarazteko, batez ere, kalteberatasun kolektiboei”, gaineratu du, “baita etengabeko informazioa ere”. Horrez gain, testuak sail horretako langileek formakuntza espezifikoa jasotzeko bermatzea barneratzen du, pobrezia energetikoaren kontuetan. Gainera, gai horren inguruko informazio-kanpainak aurrera eramatea nahi du Irabazik.
Irabazi Barakaldoko zinegotziak dioenez, “tramiteak merkaturatze-enpresekin egiten dira eta, gainera, nahiz eta berrizteko epea abenduaren 31n bukatzen den, alta berriak eskatu daitezke”. “Indartu daitekeen ekimena da eta kalteberatasun pertsonak horretaz onura atera dezakete”, esan du Sanchezek.